Leccinum versipelle
Leccinum versipelle | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Leccinum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Leccinum versipelle Snell, 1944 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Leccinum versipelle Boletaceae familiako onddoa da.[1]
Sinonimoak: Boletus testaceoscabrum, Trachipus testaceo-scabrum, Boletus rufescens, Leccinum testaceoscabrum, Boletus versipellis var. rufescens, Krombholzia aurantiaca f. rufescens, Leccinum aurantiacum, Krombholziella rufescens, Leccinum floccopus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 8 eta 15 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikoa eta gero zabaldu samarra. Hori laranja bizi samarreko kolorekoa, uniformea. Ertza batzuetan laranja kolore gehiagorekin.
Tutuak: Luzeak, oinak eutsita. Zuri zikin kolorekoak edo grisaxkak.
Poroak: Txiki samarrak, biribilak. Grisak edo gris-oliba antzeko kolorekoak.
Hanka: 10 eta 15 cm bitarteko garaierakoa eta 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Luzea, oinarrira loditua, ia sabelduna. Hondo zimur zuri baten gainean ezkata beltzez estalia.
Haragia: Zuria, urdinez edo gorriz tindatzen da denean, trinkoa. Usaingabea eta zapore gozokoa.[2]
Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Testaceo-scabrum epitetoa latinetik dator, terrakota, adreilu esan nahi duen “testaceus” hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarritan Boletus rufus delakoarekin nahasten da, oso antzekoak dira.
Sasoi eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Urkien azpian.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Mongolia, Japonia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 388 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 545 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Leccinum versipelle: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.