Medikamentua antialergiko gisa erabiltzen dute, bai ahotik hartuta, bai kreman aplikatuta. Eragin lasaigarri handiak ere izan ditzake, eta, herrialde batzuetan, insomniorako agintzen dute, bentzodiazepinak kontraindikatuta daudenean.[3]Difenhidraminarekin gertatzen den bezala, prometazinak loaren latentzia gutxitzen du, baina ez du loaldi osoa handitzen. Bi konposatu horiek bereziki erabilgarriak dira erreakzio alergiko akutuen edo eragin dezakeen azkura dela-eta ondo lo egin ezin duten pazienteentzat.[4]