Edukira joan

Espezieen iraungipen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dodoa sarritan aipatzen da aro modernoan iraungitako espezie gisa.

Iraungipena, biologian eta ekologian, espezie baten kide guztien desagerpena ematen denean gertatzen da. Desagerpena ematen da espezieko azken kidea hil egiten denean. Halaber, sexu bidez ugaltzen diren animalietan, ale bakarra edo sexu bereko aleak geratzean ezinbestekoa da desagerpena.

Eboluzioari esker espezie berriak sortzen dira espeziazioaren bidez. Hala ere, beste espezie asko iraungitzen dira baldintzen zein beste lehiakideen aurrean ezin direlako biziraun. Normalki, espezie baten iraungipena agertu eta 10 milioi urte baino lehenago gertatu ohi da [1], baina fosil bizidunak deritzonak aldiz, aldaketarik gabe bizi ohi dira milioika urtez. Iraungipena gertakari naturaltzat hartuta dago. Estimatzen da, existitu izan diren espezien %99,9a gaur egun iraungi direla.

Iraungipen masiboak gertakari arraroak ziren gizakien hedapeneko garaian. Baina duela 100.000 urte gizakien hazkundearekin batera iraungipena ere asko areagotu da.

Definizioa

Iraungitutako enborra, Lepidodendron (Karboniferoa)

Espezie bat iraungitu egingo da espezie horretako azken kidea hiltzean. Kide gutxi gelditzean eta ugaltzea ezinezkotzat ematean ere esan daiteke espezie hori iraungitua dagoela. Ekologian, iraungipena ere esan ohi zaio eremu batean gertatutako espeziearen desagerpenari, beste leku batean espezie horrek bizirik jarraitzen badu ere. Iraungi gabeko espeziei izatedun deitzen zaie, iraungitzeko arriskuan daudenei mehatxatuta, arriskuan edo arrisku larrian, egoeraren arabera. Gizakiek arriskuan dauden espezieak bizirik ateratzeko ahaleginak egiten dituzte hainbat zoologiko eta edo beste edozein giro artifizialean ezarriz.

Espezie baten iraungipenak bere bizilekuan parte hartzen duten beste espezien iraungipena ekar dezake, iraungipen kateatua deritzon gertakariari bide emanez.

Kausak

Uso migratzailea, iraungituta daude ehundaka hegaztietako bat, ehizaren poderioz.

Sinpleena ugaltzeko ezintasuna edo beste habitat batetara aldatu ezina litzateke. Espezien iraungipenaren beste kausa nabarmenena gizakiaren esku-hartzea da. Horien adibide dira: ehiza, kutsadura, habitaten deuseztapena etab. Gizakiaren iraungipenari buruz hitz egitean klima aldaketa eta edo teknologia hondamendi Our Final Hour (2003) Martin Reesen liburuan agertzen den moduan. Honi aurre egiteko hainbat gobernuk eta ingurugiroarekin erlazionatutako hainbat taldek kontserbazio programa ugari egin dituzte kausa hauei aurre egiteko.

Fenomeno demografiko eta genetikoak

Populazioaren genetika eta fenomeno demografikoek eboluzioari eragiten diote, ondorioz espezie baten desagerpenari ere. Populazio txikietan eragin handiagoa dute efektu hauek. Espezien hautespen naturalak onurarik gabeko alderdi genetikoak alde batera uzten ditu eta onuragarri direnak mantendu.

Kutsadura genetikoa

Historikoki eta naturalki gune batean hazi diren espezieak kutsadura genetikoaz mehatxatuta egon daitezke kanpotik sartutako beste espezie batez aldea atera baitzezakeen lehenengoa homogeneizatu bada. Espezie arraroetan errazago eman daiteke, gutxiengo direnak gehiengoarekin nahastean bere ezaugarriak galdu baititzakete, espeziea iraungiz.

Habitaten degradazioa

Bizitzeko baldintzak aldatzera eraman dezake habitaten degradazioak, honela espezieek bizirauteko arazoak dituzte. Ondorioz desagertu ohi dira. Eremua biziezina bihurtzea edo lehengaien murrizketa dira honen eragin nabarienak.

Berotze globala

1850.etik 2006.era bitarteko tenperatura globalaren grafikoa

Lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez besteko tenperaturaren igoera da, azken hamarkadetan eta bere aurreikusitako jarraipena.

Lurrazaletik hurbil batez besteko aireko tenperatura orokorra 0,74 ± 0,18 º C igo da azken mendean. Intergovernmental Panel on Climate Changeren (IPCC) arabera “antzemandako tenperaturaren gehienezko igoera XX. mende erdialdetik, gizakiak isuritako berotegi-gasetan oinarrituta bide dago”. Honek lurrazala eta behe atmosferaren beroketa eragiten du, berotegi-efektua handitzen. Ikerketa batzuk urtero animali eta landareen laurdenena desagertzen direla diote honen ondorioz.

Iraungipen masiboak

Dinosauroak espezie talderik iraungituena da, Kretazeo-Tertziarioan.

Bost iraungipen masibo antzematen dira historian zehar gure munduan. Horietan iraungitako espeziak epe motz batean iraungitzen dira. Azken iraungipen masibo ezagunena, duela 65 milioi urte gertatutako Kretazeo-Tertziarioaren fenomenoa da. Honen amaieran dinosauroen desagerpena eman zen.

Gizakia eta iraungipena

Gizakiarentzako kaltegarriak ez diren teknologia batzuk animali askoren desagerpena eragin dezakete, DDTa adibidez.

Planifikatutako iraungipena

Gizakiak espezie askoren iraungipenean lan egin du gogor, birus eta bakteria asko, gaixotasun asko deuseztatze arren. Olivia Judson biologoak adibidez, beste zientifiko batzuekin batera, espezie zehatz batzuen iraungipenaren alde egin du, Anopheles eltxoa adibidez, malaria eta Aedes gaixotasunak transmititzen baitituzte.

Erreferentziak