Edukira joan

Black Cadillac (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Film infotaula automatikoa Black Cadillac (euskaraz Cadillac Beltza) 2003ko John Murlowski estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Will Aldis zinema gidoilariarekin batera idatzitako beldurrezko thriller film bat da. Shane Johnson, Josh Hammond, Jason Dohring eta Randy Quaid aktoreek antzeztu zuten.

Tribecako Zinemaldian estreinatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Wisconsin. Auto batean elkarrekin batera bidaiatuz doazen hiru mutil gaztek gelditu berri diren herri txiki bateko taberna batean liskar batean sartu eta beren autoan herritik ihesi irten beharko dute.

Jada ihes egin eta gaizki-ulertua atzean laga dutela uste dutenean, Cadillac auto beltz misteriotsu batek inongo arrazoirik gane atzetik jarraitzen hasi eta jazarpen ikaragarria eta gupidagabea egingo die.

Aktoreak

Kanpo loturak