Edukira joan

Bering (itsasoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bering itsasoa iparraldeko Ozeano Barean.
Bering itsasoa Kamtxatka eta Alaska artean.

Bering itsasoa bi miloi km² azalera duen Ozeano Bareko besoa da. Iparraldean eta ekialdean Alaska, mendebaldean Siberia eta hegoaldean Alaskako penintsula eta Aleutiar uharteak ditu. Izena Vitus Bering esploratzaile daniarretik datorkio.

Azken izoztaldian, hain zen behea itsas maila non Asiako tribu batzuk Ipar Amerikara oinez migratu baitziren, gaur egungo Beringeko itsasartea zeharkatuz.

Eskualdean Beringeko itsasartea eta Bristol badia daude. Itsasoaren uharte nagusiak honako hauek dira:

  • Pribilof uharteak
  • Komandanteko uharteak, tartean Bering uhartea
  • Saint Lawrence uhartea
  • Diomedeak
  • King uhartea
  • Saint Matthew uhartea
  • Karaginski uhartea