Edukira joan

Joan VIII.a Paleologo

Wikipedia, Entziklopedia askea
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:30, 23 apirila 2012

Joan VIII.a Paleologo (grezieraz Ίωάννης Η' Παλαιολόγος, 1390 - Konstantinopolis, 1448) Bizantzioko enperadorea 1425-1448 urteetan izan zen. Emanuel II.aren seme nagusia zen, eta anaiekin batera gobernatu zuen. Turkiarrek Tesalonika konkistatu zutenean, mendebalera jo zuen laguntza bila, eta Eugenio IV.a Aita Santuarekin hitzartu zuen Erromako eta Greziako eliza kristauen batasuna, Erromako Aita Santuen mendean (Ferrara-Florentziako kontzilioa, 1439), laguntza militarraren truke. Jaso zuen laguntza guztiz urria izan zen, eta Greziako herriak, fraide ortodoxoek xaxatuta, ez zuen inola ere batasun hori onartu. Gurutzatuek izugarrizko porrota izan zuten Varna hirian turkiarren aurka 1444. urtean, eta Bizantzioko Inperioa Konstantinopoliseko hiria baizik ez zen izan, hurrengo urteetan erabat suntsitu zen arte (1453). Konstantino XI.a, Joan VIII.aren ondorengoa, izan zen Bizantzioko azken enperadorea.

Erreferentziak