Luguelín Santos
Luguelín Miguel Santos Aquino (1992ko azaroaren 12a)[1] esprinter dominikar bat da, 400 m-ko proban aditua. 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina izan zen hemezortzi urterekin. Bere marka pertsonala 44,11 segundokoa da.
Santos 2010eko Udako Gazte Olinpiar Jokoetan bi urrezko dominarekin atera zen eta 2011ko Panamerikar Jokoetan bere senior debut-a egin zuen, banakako eta erreleboko zilarrezko dominak eskuratuz Dominikar nazioko errekorrekin. Atletismoko Junior mailako Munduko Txapelketan bere herrialdeko lehen domina irabazi zuen 400m-ak irabazita 2012an, Bartzelonan. CRESO Dominikar programa olinpikokoa da.[2] Bere ibilde profesionalean haibat domina irabazi ditu txapelketa ezberdinetan. Besteak beste, 2015 urtean Panamerikar Jokoetan urrea irabazi zuen 400 metroetako proban. Bi urte lehenago, 2013an, Moskuko Munduko Txapelketan, 400m-etan, brontzezko domina lortu zuen. Unibertsiadetan, guztira 4 urre lortu zituen 2015 eta 2007ko edizioen artean.
Olinpiar Jokoei dagokionez, 3 Udako Olinpiar Jokoetan hartu du parte. 2012an zilarrezko domina lortu zuen 400m-ko proban, bere ibilbideko lorpenik garrantzitsuena izanez. 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan eta 2020koan ere hartu zuen parte eta azken honetan beste domin bat lortu zuen. Kasu honetan 4x400m-ko errelebo mistoan zilarrezko beste domin bat lortu zuen.
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres Erresuma Batua | 400m | |
2020 | Tokio Japonia | 4x400m mistoa | |
Munduko Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2013 | Mosku Errusia | 400m | |
Panamerikar Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2011 | Guadalajara Mexiko | 400m | |
2011 | Guadalajara Mexiko | 4x400m | |
2015 | Toronto Kanada | 400m | |
Munduko Txapelketak (Sub20) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Bartzelona Katalunia | 400m | |
Udako Gazteen Olinpiar Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Singapur | 400m | |
2010 | Singapur | Medley erreleboa | |
Unibertsiadak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Gwangju Hego Korea | 400m | |
2015 | Gwangju Hego Korea | 4x400m | |
2017 | Taipei Taiwan | 400m | |
2017 | Taipei Taiwan | 4x400m | |
CAC Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2013 | Morelia Mexiko | 4x400m | |
Kontinental Kopa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2018 | Ostrava Txekiar Errepublika | 4x400m mistoa |
Marka pertsonalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 200 metro : 20,55 (2013)
- 300 metro : 32,56 (2012)
- 400 metro : 44,11 (2015) NR
- 400 metro (indoor): 45,80 (2017) NR
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Luguelín Santos - Player Profile - Athletics» Eurosport (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Libre, Diario. «Luguelin Santos logra récord nacional en Gala Bajo Techo» Diario Libre (Noiz kontsultatua: 2022-01-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1993ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Dominikar Errepublikako atletak
- Lasterkariak
- Olinpiar Jokoetako zilarrezko dominadunak atletismoan