Edukira joan

Giralda

Koordenatuak: 37°23′10.1″N 5°59′33.1″W / 37.386139°N 5.992528°W / 37.386139; -5.992528
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sevillako katedrala, Alkazarra eta Indietako Agiritegia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv
Erreferentzia 383
Kokalekua Txantiloi:ESP
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 37°23′10.1″N 5°59′33.1″W / 37.386139°N 5.992528°W / 37.386139; -5.992528
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Giralda Sevillako katedraleko ezkil-dorrea da. Azpiko bi herenak hiriko meskita zaharraren minaretea da, XII. mendekoa. Goiko herena kristau garaian gehitutako zatia da, ezkilak zintzilikatzeko. Guztira 97,5 metro garai da eta amaitu zenean munduko eraikin garaiena izan zen. Gailurrean Giraldillo izeneko eskultura dago, haize-orratz lana egiten duena, eta Pizkunde garaian Europako brontzezko handiena izan zena.

1928an Espainiako Ondare Nazional izendatu zuten eta 1987an Gizateriaren Ondare.

Historia

Almohade aldikada

Sevilla almohaden menpean egon zen denboran zehar, hiri hau Iberiar penintsulako hiriburu bihurtu zen eta hiriaren azpiegiturak berriztatu ziren, erainkuntza handi eta garrantzitsuak eginez. Garai hartan, meskita nagusi bat hasi zen eraikitzen orain katedrala dagoen orubean. Meskita nagusi honen eraikuntza, Plaza del Salvador-ren zegoena ordezkatzen zuena, 1172-an hasi zen eta 1182-an lehen jutba edo sermoia eman zen. Orientazio ipar-hegoaldea zeukan eta bere ate nagusia oraingo Puerta del perdón, Patio de los Naranjos-i ematen duenarekin bat dator. Meskitaren kampoko altzaua Kordobako meskitaren eragina euki zuen, baina barruko egitura, aldiz, marokoko Marrakech eta Tinmal-eko meskitetatik zetorren. Meskitaren minaretearen obren eraikuntza 1184 hasi zen Ahmad Ben Baso gida menpean. Obrak etenkako izaera euki zuten 1195-rarte, noiz erabateko bultzada jaso zuen, arabiarrek Alarcos-eko erasoaldia irabazi zuten eta. Garai hartan, alminaren 82 m-ko altuerak meskita bihurtzen zuen Euspako eraikuntzarik handiena. Ibn Sahib al-Salá kronikaria kontatzen duenez, obrak 1198-ko martxoaren 10-rean amaitu ziren lau urre-koloreko brontzezko bolak dorretan jarriz.

Kristau aldikada

1365-an gertatu zen lurrikara batengaitik, dorrea koroitzen zuen antzinako esfera originala galdu zen. Hau, alminar sinple batengaitik ordezkatu egin zen. Ondoren, XVI. mendean, kanpailen gorputza eraintzi zen eta proiektu honen eregitzailea Hernán Ruiz izan zen. Arkitektu honek, gainera, gorputz berria fedearen irudia izatearen arduraduna izan zen. Estatua 1568-an instalatu zen. Giralda “girar” hitzatik dator eta “giza edo animali itzura daukan dorreko haize-orratza” esan nahi du. Denborarekin, izen hori erabili izan da dorre osoari buruz hitz egiteko eta estatua Giraldilloren izena hartu egin du.

Ezaugarriak

Oinplano karratua du, alde bakoitzak 13,6 m, eta 97,5 metro garai da.

Material nagusia, eta ia bakarra, adreilua da, material pobrea, merkea eta arina. Horregatik gehienbat azkeneko solairuetan, dekorazio ugaria du, hauetako zenbait igeltsuz lagunduta, material pobre, arina eta merkea ere.

Azpiko zatia, XII. mendean musulmanek eraikia da. Bertako baoek zazpi solairu desberdintzen dituzte. Goiko bi bao txikiak salbu, beste guztiak balkoi bat dute, geroago gehitu zitzaiona. Baina hauetako arku mota ez da beti berdina. Banaketa horrelakoa da: Lehengo pisuan arku engolatu bat azaltzen da, baina gainean alfiz baten barruan dagoen arku gingilantiztun itsua du, enjutetan dekoraziorik ez duena. Bigarren pisukoa dobela eta salmer gabeko ferra-arkua da, alfiz baten barruan ere baina enjutetan dekorazio gabe. Hirugarren eta bosgarren, laugarren eta seigarrenarekin txandakatzen direnak, ferra-arku bikote batekin osatuta daude, dobela eta salmerrik gabe eta arku gingilaniztun itsu bat gainean dutelarik. Hau, alfiz baten barruan dago sarturik, eta enjutetan ataurique dekorazio azaltzen zaigu, hosto, zurtoin eta landareri nahasketa. Laugarrena eta seigarrenean, aldiz, arku bikotea gingildunak dira, baina gainean ere arku gingilaniztuna dute, alfiz baten barruan ere eta enjutetan ataurique dekorazioa dutelarik. Seigarren solairuaren gainean, gainera, igeltsuzko sebka dekorazioa azaltzen zaigu, saski itxura duten erronboak. Hauek ere aztertutako azkenengo lau solairuen bi aldeetan azaltzen dira, laugarren eta bosgarren solairuen artean mozten dena, bi kasuetan arku mistilineo bikote batetik abiatuta. Azkenik, zazpigarren solairuan arku gingilaniztun gurutzatuak azaltzen dira. Aipatzekoa da ere barrutik solairu guztietara heltzeko aldapak daudela, hainbat alditan botere handiko pertsonek zaldiz igotzeko erabili zituztenak.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giralda Aldatu lotura Wikidatan