Edukira joan

Giralda

Koordenatuak: 37°23′10.1″N 5°59′33.1″W / 37.386139°N 5.992528°W / 37.386139; -5.992528
Wikipedia, Entziklopedia askea
Katedrala, Jauregia eta Indietako Agiritegia, Sevilla1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii, iv
Erreferentzia 383
Kokalekua Txantiloi:ESP
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 37°23′10.1″N 5°59′33.1″W / 37.386139°N 5.992528°W / 37.386139; -5.992528
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Giralda Sevillako katedraleko ezkil-dorrea da. Azpiko bi herenak hiriko mezkita zaharraren minaretea da, XII. mendekoa. Goiko herena kristau garaian gehitutako zatia da, ezkilak zintzilikatzeko. Guztira 97,5 metro garai da eta amaitu zenean munduko eraikin garaiena izan zen. Gailurrean Giraldillo izeneko eskultura dago, haize-orratz lana egiten duena, eta Pizkunde garaian Europako brontzezko handiena izan zena.

1928an Espainiako Ondare Nazional izendatu zuten eta 1987 Gizateriaren Ondare.

Ezaugarriak

Oinplano karratua du, alde bakoitzak 13,6 m, eta 97,5 metro garai da.

Material nagusia, eta ia bakarra, adreilua da, material pobrea, merkea eta arina. Horregatik gehienbat azkeneko solairuetan, dekorazio ugaria du, hauetako zenbait igeltsuz lagunduta, material pobre, arina eta merkea ere.

Azpiko zatia, XII. mendean musulmanek eraikia da. Bertako baoek zazpi solairu desberdintzen dituzte. Goiko bi bao txikiak salbu, beste guztiak balkoi bat dute, geroago gehitu zitzaiona. Baina hauetako arku mota ez da beti berdina. Banaketa horrelakoa da: Lehengo pisuan arku engolatu bat azaltzen da, baina gainean alfiz baten barruan dagoen arku gingilantiztun itsua du, enjutetan dekoraziorik ez duena. Bigarren pisukoa dobela eta salmer gabeko ferra-arkua da, alfiz baten barruan ere baina enjutetan dekorazio gabe. Hirugarren eta bosgarren, laugarren eta seigarrenarekin txandakatzen direnak, ferra-arku bikote batekin osatuta daude, dobela eta salmerrik gabe eta arku gingilaniztun itsu bat gainean dutelarik. Hau, alfiz baten barruan dago sarturik, eta enjutetan ataurique dekorazio azaltzen zaigu, hosto, zurtoin eta landareri nahasketa. Laugarrena eta seigarrenan, aldiz, arku bikotea gingildunak dira, baina gainean ere arku gingilaniztuna dute, alfiz baten barruan ere eta enjutetan ataurique dekorazioa dutelarik. Seigarren solairuaren gainean, gainera, igeltsuzko sebka dekorazioa azaltzen zaigu, saski itxura duten erronboak. Hauek ere aztertutako azkenengo lau solairuen bi aldeetan azaltzen dira, laugarren eta bosgarren solairuen artean mozten dena, bi kasuetan arku mistilineo bikote batetik abiatuta. Azkenik, zazpigarren solairuan arku gingianiztun gurutzatuak azaltzen dira. Aipatzekoa da ere barrutik solairu guztietara heltzeko aldapak daudela, hainbat alditan botere handiko pertsonek zaldiz igotzeko erabili zituztenak.

Ikus, gainera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giralda