Edukira joan

Marguerite Durand (feminista)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseintx (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:03, 10 otsaila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Marguerite Durand (feminista)

La Fronde (en) Itzuli fundatzaile

1897 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarguerite Charlotte Durand
JaiotzaParisko 8. barrutia eta Paris1864ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 5. barrutia eta Paris1936ko martxoaren 16a (72 urte)
Hobiratze lekuaBatignolles Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, antzerki aktorea, sufragettea, liburuzaina, editorea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Le Figaro  1896)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRepublican-Socialist Party (en) Itzuli

Find a Grave: 74895573 Edit the value on Wikidata

Marguerite Charlotte Durand (Parisko 8. barrutia, 1864ko urtarrilaren 24[1]a - Parisko 5. barrutia, 1936ko martxoaren 16a[2]) kazetaria, aktorea, politiko eta feminista frantsesa izan zen. La Fronde egunkariaren sortzailea izan zen.

Biografia

Marguerite Duranden ama Anna-Alexandrine Caroline Durand izan zen.[2] Margueritek Parisko 9. barrutiko Henner kaleko Trinitarioen komentuan ikasi zuen.

1879an Kontserbatorioan sartu zen. Han, 1880an, komediako lehen saria lortu zuen. 1881eko irailaren 1ean Comédie Française-n sartu zen. Comédien gazte xaloaren eta aktore nagusiaren roletan espezializatu zen.[3]

1888an eszena utzi eta Georges Laguerre abokatu[oh 1] eta diputatu boulangistarekin[oh 2] ezkondu zen. Hari ezker, garaiko politika- eta kazetaritza-inguruak ezagutzeko aukera izan zuen. Kazetari lanean hasi zen bere lehen artikuluak La Presse-n, Georges Laguerrek zuzentzen zuen propaganda boulagistaren egunkarian, argitaratuz. Laster, Margueritek erabateko grina sentituko zuen kazetaritzarekiko.

1891ko irailaren 30ean Boulanger jeneralak bere buruaz beste egin ondoren, alde batera utzi zuen boulangismoa, eta senarra utzi eta 1895eko maiatzaren 9an dibortziatu zen. Figaron hasi zen lanean, eta han sortu zuen Courrier saila.[4]

Marguerite Durandek ume bat izan zuen, Jacques, 1896ko abuztuaren 14an jaioa, Antonin Périvier-ekin Le Figaroko zuzendarietako batekin. Périvier haurra jaio berritan kentzen saiatu zen, amak legez onartu ez zuela argudiatuz. Margueritek legezko laguntza eskatu zion Georges Clemenceau-ri bere semea berreskuratzeko.

Marguerite Durandek, Georges Harmoisekin batera, Asnièresko animalien hilerria fundatu zuen 1899an.

Parisen ehortzita dago Batignolles hilerrian (10. saila).

Marguerite Durandek, Louise Bodinek bezala, Hélène Brion bakezale eta feminista defendatu zuen 1918ko martxoan, egin zituen “adierazpen derrotistengatik” jasan zuen epaiketa bitartean.[5]

Antzerkiko ibilbidea

Borroka feminista

Hastapenak

1896ko apirilean, Le Figarok Parisko Hôtel des sociétés savantes-en egin zen Nazioarteko Kongresu Feministaren berri ematera bidali zuen. Thilda Harlor kazetariari 1935ean adierazi zionez, berak ez zuen eskatu zioten Kongresuari buruzko artikulua idatzi nahi: «Le Figarok, 1896an, kongresu feministari buruzko artikulu bat idazteko agindu zidan. Kongresuak jendearen arreta erakarri zuen traba maltzurrak eta ikasleen isekak eta txistuak zirela medio. Beraz, 'Société savante' -era joan nintzen, bertan bertan batzartu baitziren kongresua egiteko. Han harritu ninduten Maria Pognon lehendakariaren diskurtsoaren logikak, aldarrikapenen sendotasunak eta baita ekaitza menderatu eta eztabaidak zuzentzeko maisutasunak ere. Le Figaro-rako artikulu kritikoa idazteari uko egin nion.[oh 3] Baina bururatu zitzaidan emakumeei borrokarako arma bat eskaintzea: egunkari bat. Emakumeen gaitasunak erakutsiko zituen egunkari bat, ez bakarrik zuzenean interesatzen zitzaiena, baizik eta kontu orokorrenak ere, eta horrela jardunean zegoen kazetariaren lana eskaintzea».[7] Kongresu hark bere bizitza aldatuko zuen, orduan erabaki baitzuen emakumearen eskubideak defendatzea.[8]

La Fronde egunkaria

Le Figaro 1896an utzi eta, hurrengo urtean, La Fronde sortu zuen, Parisko, Saint-Georges kaleko 14an; lehen zenbakia 1897ko abenduaren 9an agertu zen.[9] Zuzendaritzan hasi eta erredakzioraino, tipografiatik igarota, La Fronde emakumeek bakarrik egindako egunkaria izan zen.[10] Artikuluetan, emakumeaz gain, gaurkotasuna zuen edozein gai jorratzen zuten: politika, literatura, kirola, finantzak, etab., Marguerite Durandek eta haren kolaboratzaileek Dreyfus aferaz ere askotan idatzi zuten, kapitain judutarraren aldeko jarrera sendoa izan baitzuten.[11] Zenbait gertaeraren berri eman ahal izateko, La Frondeko kazetariek, batzuetan, baimen bereziak lortu behar izaten zituzten; izan ere emakumeek debekaturik zuten sartzea zenbait lekutan, hala nola Batzar Nazionalean[12] edo Parisko Burtsan.[13][14]

Egunkariak “Le Temps en jupons” zuen bere izenaren osagarria, eta, Durand-en hitzetan, “beste egunkariak bezalakoa zen… ez dibertigarriagoa”. Bere edukiaren oinarria erreportajeak ziren (gertaeraren behaketa eta zuzeneko testigantza). 1903 arte egunkaria izan zen, eta gero hilabetekaria 1905 arte.[9] Kolaboratzaile asko izan zituen: Séverine, Daniel Lesueur, Pauline Kergomard, Marcelle Tinayre, Lucie Delarue-Mardrus, Clémence Royer, Jeanne Chauvin, Dorothea Klumpke, etab.

Marguerite Durandek, 1903an, L'Action egunkariaren sorreran ere parte hartu zuen Henry Bérenger La Dépêche de Toulouse-ko kazetariarekin eta Victor Charbonnel La Raison astekari antiklerikalaren zuzendari eta apaiz ohiarekin batera. Esperientziak, baina, 1905era arte baino ez zuen iraun, Marguerite Durandek arazoak izan baitzituen egunkariaren gainerako buruekin adostasuna lortzeko. La Fronde egunkariaren hileko gehigarria izan zen 1903ko urritik 1905eko martxora arte.

Durandek 1904. urtea Kode Zibilaren mendeurrena zela aprobetxatu zuen Napoleon Bonaparteren egintza salatzeko. 1904ko azaroaren 1eko La Fronden honela azaldu zuen bere xedea: «Ez da Kodea madarikatu behar ez duen emakumerik, aberatsa edo pobrea, dama handia edo langile xumea, bere miserian edo bere ondasunetan, bere baitan, seme-alabetan, lanean edo atsekabean, ez da Kodearen erruz sufritu ez duen edo sufritu beharko ez duen emakumerik».[15]

Beste ekimen batzuk

1907an, emakumeen lanari buruzko kongresu bat antolatu zuen[oh 4], eta horrez gain, Emakumeen Lanaren Bulegoa sortzen saiatu zen, bere adiskide René Vivianiren laguntzarekin, 1906ko urrian, Clemenceauk bere gobernuko lan-ministro izendatu zuenarekin, hain zuzen. Hala ere, behar adinako dirurik ez zutenez eta, gainera, CGT sindikatua proiektuaren aurka zegoenez, Bulegoakk ezin izango zuen bere eginkizuna bete.[16]

1909an, Les Nouvelles egunkari berriaren sorreran parte hartu zuen. Bestalde, emakumeen sufragioaren aldeko kanpainan inplikatu zen bereziki, eta aukeratzeko eta hautatua izateko eskubidea defendatu zuen. 1910eko apirilaren 24ko hauteskunde legegileetarako emakumez osaturiko hautagai-zerrendak antolatzeko ideia plazaratu zuen, eta Parisko 9. barrutian aurkeztu zen, baina Senako prefetak ez zuen hautagaitza onartu.[17]

1914an, La Fronde berriro agertu zen, abuztuaren 17tik irailaren 3ra zenbait zenbaki argitaratu zirelarik. Bestalde, Marguerite Durandek, feminismoa eta bakezaletasuna hertsiki lotuta zeudela uste bazuen ere, gerra-ahaleginean parte hartzera bultzatu zituen emakumeak, eta, gainera, frontean zeuden gizonen erantzukizunak emakumeek beren gain hartzeak eskubide berriak ekarriko zizkielako uste osoa zuela adierazi zuen. Armistizioan, baina, desengainu handia hartu zuen bere aurrikuspenak bete ez zirelako.[18] Etsipena, halaber, emakumeek umeak noiz izan libreki aukeratzeko eskubidea onartu ez izanagatik: abortua eta propaganda antikontzeptiboa debekatu egin ziren 1920ko uztailaren 31ko Legean.[19] Era berean, alferrik aldarrikatu zuen emakumeentzako zerbitzu militar osagarri bat sortzea.

1922an, XIX. mendeko emakume ospetsuei buruzko erakusketa bat antolatu zuen, emakume kazetarientzako klub baten sorrera finantzatzeko dirua lortzeko, garai hartan Kazetarien Etxean sartzerik ez baitzuten. Séverine hil zenean, Pierrefonds-en etxe bat erosi zuen emakume kazetarien udako egoitza bihurtzeko.

1926ko maiatzetik 1928ko uztailera, La Fronde berriz argitaratzen saiatu zen, baina jada ez zen emakumeen proiektu esklusiboa (erredakzioa mistoa zen), ezpada Durand sartu berri zen Alderdi Errepublikano Sozialistaren bozeramailea. Berriz ere saiatu zen politikan sartzen 1927ko udal-hauteskundeetara Alderdi Errepublikano Sozialistarekin aurkeztu zenean.[20][21]

Emakumearen historiari buruzko dokumentazio-zentroa

1931n, emakumeen historiari buruz jasota zuen dokumentazio guztia Parisko herriari eman zion, eta, hala sortu zen Dokumentazio Feminista Frantsesaren lehen Bulegoa, 1936an hil zen arte bere borondatez zuzendu zuena. Hasieran, Marguerite-Durand liburutegia (BMD) Parisko 5. barrutiko udaletxean zegoen, eta 1989tik aurrera 13. barrutiko rue National-ean. BMD liburutegian Léopold Bernstammek egindako Marguerite Duranden busto bat dago.[22]

Oharrak eta erreferentziak

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Bibliografia

  • (Frantsesez) Dizier-Metz, Annie. (1992). La bibliothèque Marguerite Durand : histoire d'une femme, mémoire des femmes. Agence culturelle de Paris.
  • (Frantsesez) Rabaut, Jean. (1996). Marguerite Durand (1864-1936), La Fronde féministe ou Le Temps en jupons. L'Harmattan.
  • (Frantsesez) Metz, Annie. (1999). «La bibliothèque Marguerite Durand : les différentes étapes du passage d'une collection privée à une collection publique» Passions(s) et collections : actes du colloque (Chambéry, 21 et 22 octobre 1998) (FFCB): 101-116..
  • (Frantsesez) Coquart, Élisabeth. (2010). La frondeuse : Marguerite Durand, patronne de presse et féministe. Payot.
  • (Frantsesez) Debré, Jean-Louis; Bochenek, Valérie. (2013). Ces femmes qui ont réveillé la France. Arthème Fayard, 374 or. ISBN 978-2-213-67180-2..
  • (Frantsesez) Bosio-Valici, Sabine; Zancarini-Fournel, Michelle. (2001). Marguerite Durand, la Fronde. in: Femmes et fières de l'être : un siècle d'émancipation féminin. Larousse, 119-120 or. ISBN 2-03-505098-7..

Lotutako artikuluak

Kanpo estekak

  1. Archives de l’état civil de Paris en ligne, Txantiloi:8e, registre des naissances, année 1864, cote V4E 897, page 21/31, acte de naissance n° 110, page de droite en haut. ..
  2. a b Archives de l’état civil de Paris en ligne, Txantiloi:5e, registre des décès, année 1936, cote 5D 260, page 7/31, acte de décès n° 368, page de droite, troisième acte. .
  3. Thomas Wieder. (6 mai 2010). «"La Frondeuse. Marguerite Durand, patronne de presse et féministe", d'Élizabeth Coquart : la fronde de Marguerite» lemonde.fr..
  4. Debré eta Bochenek, 2013, or. 203-204.
  5. film-documentaire.fr - Portail du film documentaire. .
  6. La Coupe enchantée. .
  7. (Frantsesez) Rabaut, Jean. (1996-01-01). Marguerite Durand (1864-1936): "La Fronde" féministe ou "Le Temps" en jupons. Editions L'Harmattan, 135 or. ISBN 978-2-296-32051-2. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  8. Debré eta Bochenek, 2013.
  9. a b Chloé Leprince. (19-05-2017). Utérus, joli décolleté ou pedigree d'un mari : le sexisme ordinaire envers les femmes journalistes. ..
  10. Pierre Ancery. (8 janvier 2018). C'était en 1897. « La Fronde », premier quotidien féministe au monde, était ridiculisé. ..
  11. Sur son engagement dans l'affaire Dreyfus, voir sa notice du Dictionnaire biographique et géographique de l'affaire Dreyfus {https://dicoaffairedreyfus.com/index.php/2020/03/09/marguerite-durand/}.
  12. Les 33 premières députées s’affichent à l’Assemblée nationale | Les Nouvelles NEWS. .
  13. La Bourse de Paris : Histoire. .
  14. «Quand les femmes affolent la Bourse» Des Femmes Qui Comptent 2017-10-26.
  15. Debré eta Bochenek, 2013, or. 206-208.
  16. «Metz (A.), Marguerite Durand et l’Office du travail féminin - Archives du Féminisme» Archives du Féminisme 2014-05-11..
  17. Electeurs républicains, attention! : élections du 24 avril 1910 2e circonscription du 9ème arrondissement : affiche. 1910..
  18. Évelyne Morin-Rotureau, Combats de femmes 1914-1918, 2004, p. 5-13.
  19. Supplément à tous les codes : bulletin des lois usuelles, décrets, arrêtés, circulaires, etc. novembre-décembre 1925..
  20. Aux électeurs des Grandes carrières : affiche. 1927..
  21. Debré eta Bochenek, 2013.
  22. Annie Metz, « Actualités de la bibliothèque Marguerite-Durand », Archives du féminisme, bulletin n°28, 2020, p. 7.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found