Edukira joan

Max Weber (margolaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artegia (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:52, 18 apirila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Max Weber (Bialystok, 1881eko apirilaren 18aGreat Neck, New York, 1961eko urriaren 4a) estatubatuar margolaria izan zen.

Polonian jaio zen familia judu batean. Familiak Estatu Batuetara emigratu zuen eta Brooklynera joan zen bizitzera Maxek hamar urte zituenean. Arthur Wesley Dowrekin ikasi zuen artea. 1905ean Europara bidaiatu zuen eta Julian Akademian izena eman zuen. Han ezagutu zituen Henri Rousseau, Henri Matisse eta Pablo Picassoren lanak. 1909an Estatu Batuetara itzuli zen eta kubismoa sartzen lagundu zuen, nahiz eta bere lana gogor kritikatu zuten. Denborarekin errekonozimendua lortu zuen eta 1930ean MoMAk hardn lanaren atzera begirako erakusketa bat antolatu zuen. Olerkigintzan ere aritu zen, eta Poema Kubistak lanaren egilea izan zen.