Santo Domingoko merkatua
Appearance
Santo Domingoko merkatua | |
---|---|
Iruñeko Alde Zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′08″N 1°38′40″W / 42.81899°N 1.64432°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1876 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Santo Domingoko merkatua Iruñeko Alde Zaharran dagoen udal merkatu bat da.
Kokalekua
Iruñeko udaletxearen atzealdean kokatua dago, izen bereko Santo Domingoko aldaparen alboan dagoen Done Jakue plaza, Merkatuaren kalea eta Burguen plazaren artean, eta Santo Domingoko eliza eta San Fermin Aldapakoaren elizaren alboan.
Ordutegia
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara. Ostiral arratsaldean, 16:30etik 20:00etara.
Saltokiak
45 saltoki dauzka honela banatuak:
- 9 arrain-saltoki
- 9 fruta- eta barazki-saltoki
- 8 haragi-saltoki
- 5 txarkuteria-saltoki
- 3 oilasko-saltoki
- 3 bakailao-saltoki
- 2 tripaki-saltoki
- 2 saltoki, ogi eta opiletarako
- Fruitu lehorren saltoki bat
- Arrautza-saltoki bat
- Ozpinez ondutako jakien saltoki bat
- Lore-salmentarako saltoki bat
Halaber, merkatuak Caprabo supermerkatu bat ere badu, 1.307,30 metro koadrokoa. Merkatuak etxez etxeko banaketa-zerbitzua dauka, eta aparkalekua ordaintzen die eremu urdinean autoa uzten duten bezeroei.
Garraioa
Garraio publikoa: 14. autobus lineak geltokia merkatuaren atean du.
Kanpo loturak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |