Santo Domingoko merkatua
Appearance
Santo Domingoko merkatua | |
---|---|
Iruñeko Alde Zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | |
Probintzia | |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′08″N 1°38′40″W / 42.81899°N 1.64432°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1876 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Santo Domingoko merkatua Iruñeko Alde Zaharran dagoen udal-merkatu bat da. Hain zuzen ere Iruñeko udaletxearen atzealdean kokatua dago, izen bereko Santo Domingoko aldaparen alboan.
Ordutegia
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara. Ostiral arratsaldean, 16:30etik 20:00etara.
Saltokiak
45 saltoki dauzka honela banatuak:
- 9 arrain-saltoki
- 9 fruta- eta barazki-saltoki
- 8 haragi-saltoki
- 5 txarkuteria-saltoki
- 3 oilasko-saltoki
- 3 bakailao-saltoki
- 2 tripaki-saltoki
- 2 saltoki, ogi eta opiletarako
- Fruitu lehorren saltoki bat
- Arrautza-saltoki bat
- Ozpinez ondutako jakien saltoki bat
- Lore-salmentarako saltoki bat
Halaber, merkatuak Caprabo supermerkatu bat ere badu, 1.307,30 metro koadrokoa. Merkatuak etxez etxeko banaketa-zerbitzua dauka, eta aparkalekua ordaintzen die eremu urdinean autoa uzten duten bezeroei.
Garraioa
Garraio publikoa: 14. autobus lineak geltokia merkatuaren atean du.