Edukira joan

Pakita Arregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskaldunaa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:13, 25 martxoa 2017
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Pakita Arregi (Areso, Nafarroa Garaia) Soziologia eta Po­litika Zientzietan Dokto­rea da eta erretiroa hartu arte Euskal Herriko Unibertsitatean kate­dra­duna izan zen, Euskal Hiz­kuntza eta Hezkun­tzaren Soziologia irakasten zituen[1].

1964ean sortu zen Joannes Etche­berry Andereño Eskolan, ikastegiaren zuzendari izan zen. Bertako ikas­leen­tzako euskarazko lehenengo gaitasun-proben antolaketa berak egin zuen, baita Ikastoletan lanean ari ziren eta Irakasleen Eskolan sar­tzeko titulua behar zuten andereño gaientzat Batxilergoko Ikastaroen antolaketa ere; EHUren Ohorezko irakaslea izan zen 2005ean eta EIRE, Euskal Irakasleen Elkartearen irakasle emeritu izendatu zuten 2007an.

2008an, berriz, klandestinitatean lan egin zuten andereñoei emandako Sabino Arana saria hartu zuen. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria ere jaso zuen, 1960ko hamarkadako andereñoei zuzendua.

Irakaskuntzan ez ezik, ikerketan ere ibili da, eta lan ugari argitaratu ditu lanaren eta hezkuntzaren soziologia eta euskararen alfabetatze arloetan. Eta hori dena gu­txi balitz, 2010ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain berri izendatu zuen.

Erreferentziak

  1. Pakita Arregi eta Casilda Irazusta, omenaldia merezi duten bi emakume. 2010eko otsailaren 17a. Leitzaldea, Erran.eus