Edukira joan

Parisko barrutiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
TXiKiBoT (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:22, 27 otsaila 2009
Parisko mapa, arrondissement edo barrutietan banatua.

Parisko barrutiak Frantziako hiriburua den Parisen banaketa administratibo bat da. Orotara, 20 daude. Frantses arrondissement deritze. Kasu honetan, hiri barrutiak dira (arrondissement municipaux), ohiko moduan, frantsesez, arrondissement bakarrik deituak. Ez dira departamentuetako arrondissement edo Frantziako departamendu barrutiekin nahastu behar, Frantziako 100 departamenduen banaketa administratiboak direnak. Arrondissement edo barruti bakoitzaren zenbakia, Parisko posta kodeetan, azkeneko bi zenbakien bidez adierazten da.

Deskribapena

20 barrutiak espiralean daude, erloju orratzen zentzuan, Ietik hasita, hiriaren erdian, Sena ibaiaren eskuineko ibarrean.

Barrutia Izena Hedadura (km²) Biztanleria (1999) Biztanleria (2005eko estimazioa) Dentsitatea (2005) (bizt/km²) Gehiengo biztanleria
Parisko I. barrutia R Louvre 1,826 16 888 9 249 (1999) 1861 baino lehenago
Parisko II. barrutia R Bourse 0,992 19 585 19 743 (1999) 1861 baino lehenago
Parisko III. barrutia R Temple 1,171 34 248 29 247 (1999) 1861 baino lehenago
Parisko IV. barrutia R Hôtel-de-Ville 1,601 30 675 19 160 (1999) 1861 baino lehenago
Parisko V. barrutia L Panthéon 2,541 58 849 59 300 23 337 1911
Parisko VI. barrutia L Luxembourg 2,154 44 919 45 800 21 263 1911
Parisko VII. barrutia L Palais-Bourbon 4,088 56 985 55 700 13 625 1926
Parisko VIII. barrutia R Élysée 3,881 39 314 39 200 10 100 1891
Parisko IX. barrutia R Opéra 2,179 55 838 58 800 26 985 1901
Parisko X. barrutia R Enclos-St-Laurent 2,892 89 612 89 600 30 982 1881
Parisko XI. barrutia R Popincourt 3,666 149 102 150 500 41 053 1911
Parisko XII. barrutia R Reuilly 16,324¹
6,377²
136 591 139 100 21 813² 1962
Parisko XIII. barrutia L Gobelins 7,146 171 533 177 900 24 895 20055
Parisko XIV. barrutia L Observatoire 5,621 132 844 134 200 23 875 1954
Parisko XV. barrutia L Vaugirard 8,502 225 362 231 500 27 229 1962
Parisko XVI. barrutia R Passy 16,305³
7,8464
161 773 146 900 18 7234 1962
Parisko XVII. barrutia R Batignolles-Monceau 5,669 160 860 160 300 28 277 1954
Parisko XVIII. barrutia R Butte-Montmartre 6,005 184 586 188 500 31 391 1931
Parisko XIX. barrutia R Buttes-Chaumont 6,786 172 730 185 400 27 321 20055
Parisko XX. barrutia R Ménilmontant 5,984 182 952 188 600 31 517 1936
OHARRAK:
1. Bois de Vincennesekin
2. Bois de Vincennes gabe
3. Bois de Boulogneekin
4. Bois de Boulogne gabe
5. 2005, estimazio ofizial berrienaren urtea; arrondissement edo barruti horietako biztanleriak gorantz segi dezake.

Arrondissement edo barruti bakoitza, administratiboki, lau quartier edo auzotan banatzen da. Honela, Parisek 80 quartier administratif edo auzo administratibo ditu. Horietako bakoitzean, komisaldegi bat dago.

Historia

Jatorrizko edo antzinako hamabi barrutiak. Grises adierazitako tokiak, Parisen neurria adierazten du 1860ko hedakuntzaren ondoren.

1860 baino lehenago

1795eko urriak 11n, Paris, 12 barrutitan banatua izan zen. Mendebaldetik ekialdera jarri zitzaien zenbakia, Sena ibaiaren eskumaldeko ibarrean 1etik 9ra eta 10etik 12ra Ezkerreko ibarrean.

Barruti bakoitza lau quartier edo auzotan banatzen zen, 1790ean ezarritako jatorrizko 48 auzoak zirenak.

1860 ondoren

1860ko urtarrilak 1ean, Napoleon III.ak, gertuko herrien lurraldeak eransten ditu, eta honela, hiriaren mugak handitzen ditu. Hamabi barrutiak berrantolatuak izan ziren lurralde berri horiek eransten diren aldi berean, eta horiekin, gaur egungo 20ak sortzen dira.

Erregistro historikoei erreferentzia egiten zaienean (non garrantzitsua den antzinako sistema eta sistema berriaren artean ezberdintzea), antzinako barrutiak ancienne hitzarekin adieraziak dira: "2ème ancienne" edo "8ème ancienne" adibidez.