Edukira joan

Peloponesoko Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
87.218.121.77 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 20:26, 24 iraila 2007
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

K.a. 431 eta 404 urte artean Atenas eta Espartaren arteko guda izan zen. Hiri hauek izan ziren mediar gudetan aurrea hartu zuten hiriak eta eredu politiko eta gizarte-eredu kontrajarriak adierazten zuten:

Atenas eta Delosko Ligako bere aliatuek joera demokratikoa adierazten zuten. Atenastar hiritarrek bere kulturaz harro zeuden eta filosofia eta artea maite zuten. Esparta eta Peloponesoko Ligako bere aliatuek oligarkia aristokratikoarekin bat egiten zuten. Espartako hiritarrak gudarako prestatzeko hartzen zuten denbora osoa. Liskarraren arrazoia, Heladearen inguruko nagusitasuna eta hiri biek zeukaten areriotasuna izan zen eta Italiako Hegoaldeko eta Siziliako merkataritza-interesen ondorioz hasi zen.

Atenastarrek Helesponto ondoan dagoen Egospotamosen izandako porrotak liskarrari amaiera eman zion eta Espartaren nagusitasunari bidea zabaldu zion. Hurrengo urtean, K.a. 404an, Atenasek amore eman zuen eta Hogeita hamar Tiranoen gobernua ezarri zen.