Aponeurosi
Appearance
Aponeurosi | |
---|---|
giharretako aponeurosia Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | Aponeurosis (plural: Aponeuroses) |
TA | A04.0.00.047 |
FMA | 9722 |
Terminologia anatomikoa |
Aponeurosi bat lamina lautu formako tendoi barietate bat da. Bere ehun konektibozko zuntzak zuriak eta distiratsuak dira, eta histologikoki tendoi arruntenen antzekoak dira, baina nerbiotze eta odol bustitze txikiagoak dituzte.
Aponeurosiek nagusiki giharrak gorputzeko beste zati batzuetara elkartzeko balio dute, euren artean elkar daitezkeen arren euren zuntzak nahastuz.
Nagusiki abdomenean, esku ahurrean, oin zolan eta bizkarrezurraren lunbar zatian daude.
Lau eratakoak izaten dira aponeurosiak:
- azaleko aponeurosia, larruaren azpian dagoena;
- giharretako aponeurosia, gihar bakoitza inguratu eta gainerakoetatik bereizten duena;
- sarbide aponeurosia, gihar zuntzak bere dituen aponeurosia; eta
- aponeurosi ebatzailea, zenbait atalen zuntzak elkarrengandik bereizten dituena.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |