Edukira joan

Donald Trumpen aurkako epaiketa New Yorken

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donald Trumpen aurkako epaiketa New Yorken
Irudia
Jatorrizko izena(en) The People of the State of New York v. Donald J. Trump
Motabill of indictment (en) Itzuli
kasu kriminal
Honen parte daMarch 2023 Donald Trump arrest rumors (en) Itzuli eta indictments against Donald Trump (en) Itzuli
Argitaratze-data2023ko apirilaren 4a
Argumentu nagusiaStormy Daniels–Donald Trump scandal (en) Itzuli
2016ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Nongo eskumenen mendeNew York Supreme Court (en) Itzuli
Donald Trump
Alvin Bragg (en) Itzuli
Stormy Daniels
Parte-hartzaileak
Lanaren edo izenaren hizkuntzaingeles
Inputatua
AuzitegiaNew York Supreme Court (en) Itzuli
Judge (en) ItzuliJuan Merchan (en) Itzuli
Hashtag#TrumpIndictment, #LockHimUp eta #TrumpForPrison

New York Estatuko herria v. Donald J. Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente izandako Donald Trumpen aurkako epaiketa izan zen. Trumpek 34 kargu zituen merkataritza-erregistroen faltsifikazio delitu larriengatik, Stormy Daniels zinema pornografikoko aktorearen isiltasuna erosteko egindako ordainketekin lotuta[1]. Manhattango barrutiko fiskalak 2016an bere negozioetako dokumentuak faltsutzea hauteskunde-gastu mugak gainditzeko, 2016ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialetan ilegalki eragitea, eta zerga-iruzurra egitea leporatu zion[2]. Karguek 20 urteko espetxealdi-zigorra izan dezakete gehienez, Trump bost karguren edo gehiagoren errudun deklaratzen badute, eta hala izan da.

Estatu Batuetako presidente ohiaren aurkako lehen salaketa Manhattango epaimahaiak onartu zuen 2023ko martxoaren 30ean. Trump Floridako bere egoitzatik New Yorkera joan zen 2023ko apirilaren 3an. Han, Manhattango fiskaltzaren aurrean aurkeztu zen, eta hurrengo egunean prozesatu zuten. Trumpek errugabea zela adierazi zuen, eta esan zuen 2024ko lehendakaritzarako hauteskundeetarako kanpaina egiten jarraituko zuela, errudun deklaratuko balute ere. Epaiketa 2024ko apirilaren 15ean hasi zen. 2024ko apirilaren 30ean, Trump bilakatu zen AEBko lehen presidentea auzitegi bati desmen egiteaz akusatu zutena, epaiketan parte hartu zuten pertsonei buruz hilaren hasieran egindako iruzkinen ondorioz.

2024ko maiatzaren 30ean Trump 34 delituren errudun zela adierazi zuten, delitu baten errudun gisa zigortzen duten historiako lehen AEBko presidente edo presidente-ohia delarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Trump Hush-Money Case Timeline: What Led to Indictment - The New York Times» web.archive.org 2023-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  2. «Exclusive: Trump to be charged Tuesday with 34 felony counts, but spared handcuffs and mug shot» web.archive.org 2023-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]