Deformazio- eta metamorfismo-gradu zehatz batetik aurrera egitura arrunta da.
Gainera deformazio-prozesu bakoitzarekin foliazio-mota bat garatu daiteke eta honela historia geologikoa berreraiki.
Foliazioak tolesekin erlazio genetiko eta geometriko zehatza du, egitura nagusiak berreraikitzeko baliagarriena dena.
Definitzen duen anisotropiak arrokaren jokaera mekanikoa aldarazten du; foliazioa agertzean arrokaren jokaera aldatzen baita.
Gradu metamorfiko eta deformazio batetik aurrera arroketan ager daitekeen egitura nonahikoa da.
Foliazio hitzak edozein egitura planar, baldintza ezberdinetan eratutakoak (presio, tenperatura, elementu hegazkorren agerpena, etab.) definitzen du. Baita litologiaren araberakoa da.
Sarritan arroka batek jasaten duen deformazio-prozesu bakoitzeko, foliazio bat eratzen da. S1, S2, S3… (S0 estratifikazioari dagokio) terminoak erabiltzen dira arroka batek dituen foliazioak adierazteko, deformazio-prozesu ezberdinetan eratutakoak. Honek arroka batek izan duen eboluzioa ikertzea ahalbidetzen du (P-T baldintzak...).
Deformazioaren presio eta tenperatura baldintzen arabera, hiru foliazio mota bereizten dira: cleavagea, eskistositatea eta gneis banda-egitura. Baita faktore batzuk ere baldintzatu dezakete foliazio mota bat edo bestea garatzeko orduan: litologia, mineralogia,etab.