Inside Out (2015eko filma)
Inside Out, Estatu Batuetan egindako dramazko eta abenturazko animazio film bat da. Pixar Animation Studiosek produzitu zuen eta Walt Disney Picturesek antolatu zuen. Filma Pete Docterek eta Ronnie del Carmenek idatzi eta zuzendu zuten, Jonas Riverak produzitu zuen. Musika Michael Giacchinorena da.
Docter Inside Out prestatzen hasi zen, bere hirugarren metraje luzeko filma, 2009an bere alaba nortasun aldaketa nabarmenak erakusten hasi zenean. Produktoreek hainbat psikologo eta neurologotara jo zuten, Dacher Keltner barne, Berkleyko Kaliforniako unibertsitatekoa. Besteak beste, gizon honek istorioa zuzentzen lagundu zuen, neuropsikologian eman diren aurkikuntzak nabarmenduz. Gaur egun jakin badakigu gizakien emozioak, pertsona arteko harremanetan gauzatzen direla eta haiengan modelatuak izan ahal direla.
Pelikula hau 2015eko ekainaren 19an estreinatu zen, nahiz eta aurretik, Cannesen 68. jaialdian aurretik erakutsi zen, maiatzean. Estreinatu eta gero, kritika positiboak izan zituen, oro har.
850 milioi dolar baino gehiago lortu zituen mundu mailan, diru bilketa handienetariko asteburua izan zuen. Beste aldetik, hainbat sari eta izendapen hartu ditu, adibidez, Urrezko Globo, zine kritikaren saria, eta Marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaren argumentua neskatxo baten adimenaren barruan hedatzen da, bere emozioek -Poztasuna (Amy Poheler), Tristura (Phyllis Smith), Beldurra (Bill Hader), Amorrua (Lewis Black) eta Nazka (Mindy Kalin)- bere eguneroko bizitzan gidatzen dute.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015eko filmak
- Pete Docterrek zuzendutako filmak
- Pete Docterrek idatzitako filmak
- Josh Cooleyk idatzitako filmak
- Bill Haderrek idatzitako filmak
- Amy Poehlerrek idatzitako filmak
- Jonas Riverak ekoitzitako filmak
- John Lasseterrek ekoitzitako filmak
- Andrew Stantonek ekoitzitako filmak
- Pixarrek ekoitzitako filmak
- Walt Disney Picturesek ekoitzitako filmak
- Pixar filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Ingelesezko filmak
- Amy Poehlerrek antzeztutako filmak
- Konputagailuzko animazio filmak
- Animaziozko film onenaren Oscar Sariaren irabazleak
- 2010eko hamarkadako abentura filmak
- Umorezko filmak
- Bakardadeari buruzko filmak