Meskalina[1] (2-(3,4,5-trimetoxifenil) etanamina edo 3,4,5-trimetoxi-β-feniletilamina izen sistematikoa duena) propietate haluzinogenoak dituzten feniletilaminen taldeko alkaloide bat da. Peiote kaktusen (Lophophora williamsii) eta San Pedroren kaktusen (Echinopsis pachanoi, Echinopsis peruviana) alkaloide nagusia da. Kulturalki, bere garrantzia pertsonengan sortzen dituen efektu enteogenoetara mugatzen da; hala ere, garrantzi handiko aplikazio medikoak ditu psikologian eta psikiatrian, baita eskizofreniaren mekanismo etiologikoen ikerketa molekularrean ere.[2]