Lankide eztabaida:Qu1q
Ongi etorri, Qu1q, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Artikuluen izena aldatzeko era egokia
[aldatu iturburu kodea]Aupa Qu1q:
Ongi etorri Euskarazko Wikipediara. Artikuluren bati izena aldatzeko, artikulu berria sortu eta edukia bertara eraman duzula ikusi dut, zaharrean birzuzenketa utzita. Horrela eginda, baina, artikuluari dagokion Wikidatako elementua birzuzenketari lotua gelditzen da. Artikuluei izena aldatzeko era egokia, artikulua kargatu eta, eskuineko tresnak menuan mugitu tresna erabiltzea da: sakatu mugitu, eta agerten zaizun kutxan, izenburu berria jartzen duen tokian, sartu eskuineko kutxan izen berria. Horrela eginda, Wikidatako elementuak ondo lotuta jaraituko du.
Edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, Lainobeltz (eztabaida) 12:56, 15 abuztua 2023 (CEST)
- Hori egiten saiatu izan naiz, baina batzuetan ez dit utzi beste orria jada existitzen omen zelako. Saiatuko naiz beriro ea ongi maneiatzea lortzen dudan. Zalantzaren bat badut galdetuko dizut. Eskerrik asko, benetan. Qu1q (eztabaida) 13:20, 15 abuztua 2023 (CEST)
- Orria mugitzen uzten ez dizunean jada existitzen den batera mugitu nai duzulako, existitzen den hori ezabatu egin behar da. Horretarako, jarri
{{Ezabatu}}
txantiloia, eta administratzaileren batek ezabatuko du. Behin helburu-orria libratura, mugitu ahal izango duzu :) -Lainobeltz (eztabaida) 20:47, 15 abuztua 2023 (CEST)
- Orria mugitzen uzten ez dizunean jada existitzen den batera mugitu nai duzulako, existitzen den hori ezabatu egin behar da. Horretarako, jarri