Edukira joan

Orient-Expresseko Hilketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orient-Expresseko hilketa
Datuak
IdazleaAgatha Christie
Argitaratze-data1934
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaMurder on the Orient Express
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaCollins Crime Club
HerrialdeaErresuma Batua
Euskaraz
IzenburuaOrient-Expresseko hilketa
ItzultzaileaAinhoa Eder Zabala
Argitaratze-data2004
Orrialdeak343
ISBN978-84-8748-4582

Orient-Expresseko hilketa (Murder on the Orient Express, ingelesez) Agatha Christiek idatzitako eleberria da. 1934an argitaratu zen Erresuma Batuan.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Orient-Expresseko bagoi batean, trena elur bisutsak Jugoslavian geldiarazita dagoela, gizon amerikar baten gorpua agertzen da, hamabi sastadaz hila. Ezinezkoa da hiltzailea kanpotik etorri izana. Bagoi berean bidaiatzen dutenak dira susmagarriak.

  • Samuel Ratchett edo Cassetti: aberats amerikarra; mehatxuak jaso ditu eta Poirot kontratatu nahi du bera babesteko. Daisy Armstrongen hiltzailea izana zen.

Armstrong kasukoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Daisy Armstrong: Hiru urteko neskatxa, Cassetik bahitu eta hil zuena.
  • Sonia Armstrong: Daisyren ama; haurdun zegoen eta, traumagatik, umetxoa galdu zuen eta hil zen.
  • John Armstrong koronela: Daisyren aita eta Soniaren senarra; bere burua hil zuen.
  • Sussanne: Daisyren haurtzaina; hilketaren susmagarritzat hartu zuen eta, nahiz eta errugabea izan, bere burua hil zuen.
  • Hercule Poirot: trenean bidaiatzen duen detektibe belgikarra.
  • Bouc jauna: trenaren jabea den Compagnie Internationale des Wagons-Lits enpresaren zuzendaria eta Poiroten laguna; trenean bidaiatzen da.
  • Constantine doktorea: trenean bidaiatzen duen mediku greziarra; berak aztertuko du gorpua.
  • Hector Willard MacQueen: Cassettiren idazkaria; Armstrong kasua ikertu zuen fiskalaren semea; Sonia Armstrong maite izan zuen.
  • Edward Henry Masterman: Cassettiren gelazaina; Armstrong koronelaren ordenantza izan zen garra-garaian eta gero haren etxeko zerbitzaria.
  • John Arbuthnot koronela: Armstrong koronelaren lagunik honena.
  • Caroline Martha Hubbard: atso amerikarra; egiatan, Linda Arden antzezle famatua eta Sonia Armstrongen ama.
  • Helena Andrenyi kontesa: Andrenyi kontearen emaztea eta Sonia Armstrongen ahizpa.
  • Ruldoph Andrenyi kontea: Helena Andrenyiren senarra.
  • Natalia Dragomiroff printzesa: Sonia Armstrongen amabitxia eta Linda Ardenen laguna.
  • Mary Debenham: irakasle ingelesa; Sonia Armstrongen idazkaria eta Soniaren ahizparen irakaslea.
  • Hildegarde Schmidt: Dragomiroff printzesaren gelari alemana eta Armstrong familiaren sukaldaria.
  • Antonio Foscarelli: italo-amaerikar saltzailea eta Armstrong familiaren auto-gidaria.
  • Greta Ohlsson: misiolari suediarra eta Daisy Armstrongen beste haurtzaina.
  • Cyrus Hardman: detektibe amerikarra; Sussanne haurtzainaren maitalea.
  • Pierre Michel: bagoiaren antolatzailea; Sussanne haurtzainaren aita.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]