Sudurreko odoljarioa edo epistaxisudurreko geruza mukosoan gertatzen den odoljarioa da. Odola sudur-zuloetan barrena kanporatzen da, eta, kasurik gehienetan, minutu gutxiren buruan bere kasa eteten da jarioa.[1]
Odol asko ikustea asaldagarria baden ere, arraroa da sudurreko odoljarioak hilgarriak izatea: 1999an AEBtan 2,4 milioi heriotzatik 4k baino ez zuten kausa hau.[2] Gizakion %60ak jasango dute bere bizitzan zehar[3] eta %10a baino ez da larria izango.[3]