Kaixo! Badirudi urrun dagoela, baina hilabete barru edo iritsi gaitezke 400.000. artikulua egitera. Aurreko ehunmilakoetan bezala, proposatu nahi dizuet artikulua kontsentsuzkoa izatea, eta askoren artean egitea, gure filosofia hobeto erakusten duelako.
Artikulurako pare bat proposamen baditut, ere:
- Klima aldaketa Euskal Herrian, ikerketa artikulu bat izango litzateke, lan gehiago emango digu, baina gurean ere gai hau lantzeko aukera emate digu.
- Justizia klimatiko, ingelesezko artikulu ondo luzearen itzulpena izan daiteke. Lan gutxiago da, eta bakoitzak atal bat hartuta ondo hornitu daiteke ere euskarazko erreferentzia batzuekin.
Zer iruditzen? Beste aukera bat da Txikipediarako zerbait egitea, baina agian ez da hain espektakular geratzen (eta Txikipedian laster izango ditugu 5.000 artikulu ere).