Zezenketa Eibarren
Zezenketa Eibarren | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Ignacio Zuloaga |
Sorrera-urtea | 1899 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 150 () × 200 () cm |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Carmen Thyssen Museum (en) |
Bilduma | Carmen Thyssen Museum (en) |
Inbentarioa | CTB.1995.20 |
Argumentu nagusia | Zezenketa |
Zezenketa Eibarren (Corrida de toros en Eibar, 1899) Ignacio Zuloaga margolari eibartarraren lan bat da, 19. mende amaierako Eibarko zezenketa bat irudikatzen duena. Eibarko Untzaga plaza da kokapena eta nabarmen ageri den eraikina Orbea jauregia da, margo hau egin eta gutxira suntsitua, 1902. urtean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uste da Eibarrera ezkontzera egindako bidaia batean ikusi zuela bertan zezenketa Zuloagak, baina Segovian zela bizitzen, han amaitu zuen margolana 1899. urtean. Izatez, zezenketan agertzen diren pertsonaiek gehiago dute Gaztelako garaiko pertsonen itxura, 19. mende amaierako euskaldunena baino. Elementu horrek eta margolanaren itxura ilunak Espainia beltzaren ikuspegia islatzen dute, Zuloagak landu zuen estetika bat.[1]
Margoa Félix Valdés bilbotarraren bilduma pribatuan egon zen 20. mendearen parte handi batean. Carmen Thyssen aberats bildumagileak AEBetan izandako enkante batean erosi zuen.[2] 21. mendean lana Carmen Thyssen Museoan dago, Malagan (Espainia).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Díez, José Luis. «Corrida de toros en Eibar» Museo Carmen Thyssen Málaga (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Echaluce, Alberto. (2021-01-10). ««La baronesa se empeñó en 'Corrida de Toros en Eibar'»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).