Nekane Intxaurtza

Dimako alkatea eta liburu-argitaratzailea

Nekane Intxaurtza Etxebarria (Igorre, Bizkaia, 1965eko uztailaren 12a) politikaria eta editorea da. Dimako (Bizkaia) emakumezko lehen alkatea izan da,[1][2] eta Udako Euskal Unibertsitateko argitalpenen arduraduna da 1990etik.[3]

Nekane Intxaurtza

(2018)

Dimako alkate

2015 - 2019
Bizitza
JaiotzaIgorre1965eko uztailaren 12a (59 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaDima
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta editorea
Enplegatzailea(k)Udako Euskal Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Bizitza

aldatu

Nekane Intxaurtza Etxebarria Igorren jaio zen, Urkizu auzoan Ostatu Behekoa etxean. 1988an Dimara joan zen bizitzera.

Lehen ikasketak Igorreko Ignazio Zubizarreta ikastetxean egin zituen. Administrari laguntzaile ikasketak Zeanuriko Zulaibar Ikastetxean egin zituen. Basauriko AEKko Bolintxu euskaltegian alfabetatu zen.

Dimako alkatea (2015-2019)

aldatu
 
Dima herria, Arratian eta Bizkaian kokatua.

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EH Bildu koalizioaren izenean hautatu zuten alkate.[4][5]

Dimako Udalak, 2015ean zuen milioi bi eta erdiko zorra kitatu zuen, Intxaurtza alkate izan zen lau urtean.[6]

2015etik 2019ra bitarte, Dimako alkatea zela, UEMAren eragileetako bat ere izan zen.[2]

Argitalpenen arduraduna (1990.etik)

aldatu

Euskaraz 400 liburutik gora plazaratu duen Udako Euskal Unibertsitateko argitalpenen arduraduna da Intxaurtza 1990etik, ia hasiera-hasieratik.[3][7] UEUk 440 liburu argitaratu ditu 2020 urtera arte, 300 liburu 1990tik, batez beste urtero 10 liburu.[8]

Uztaro aldizkari zientifikoaren idazkaria ere bada Intxaurtza.[9]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu