Pello Apezetxea Zubiri
Pello Apezetxea Zubiri (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1932ko ekainaren 2a - Etxalar, Nafarroa Garaia, 2022ko martxoaren 17a) euskal apaiza, etnografoa, etnologoa, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina da. Ttipi-Ttapa Fundazioaren lehendakaria ere bada, bai eta Herria 2000 Eliza erakundeko kide ere, eta Usoa nekazari kooperatibaren sorreran ere lan egin zuen. 1955tik 1965era Etxarri Aranazko apaiza eta Parrokiako koruko zuzendaria izan zen.[1]
Pello Apezetxea Zubiri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Goizueta, 1932ko ekainaren 2a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Etxalar, 2022ko martxoaren 17a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, etnografoa eta etnologoa |
Lantokia(k) | Etxalar |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Idazle oparoa da, euskal kultura eta etnografiari buruzko liburu ugari idatzi baiditu. 2006ko azaroaren 26an ohorezko euskaltzain zendatu zuten. Aspalditik Etxalarko Andre Maria elizako apaiza da, 2015ean herri horretako apaiz izaten 50 urte bete zituen (1965etik), horregatik Etxalarko parrokiak omenalditxo bat egin zion, oroitzapen seinale gisara.[2]
2017an udalerri horretako disko-formako hilarriei buruzko Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak liburua argitaratu zuen.
Idazlanak
aldatu- Etxalarko Usategiak artikulua, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra (1999)
- Bi erreka arteko Andre Maria Eliza (2006)
- Etxalarko etxeen izenak [elkarlanean] (2009)
- Etxalarko historiaren zenbait jakingarri (2009)
- Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak (2017)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Etxarri Aranazko apaiza izandako Pello Apezetxea hil da - Hiriberri arakil» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
- ↑ Pello Apezetxea omendu dute Etxalarren 50 urte bete dituelako herrian apez. 2015eko irailaren 16a. Erran.eus