Antoni Tàpies
Antoni Tàpies i Puig (ənˈtɔni ˈtapiəs; Bartzelona, 1923ko abenduaren 13a - ib., 2012ko otsailaren 6a) kataluniar margolaria izan zen. Bere belaunaldiko artistarik ospetsuenetariko bat, agian Bigarren Mundu Gerra osteko kataluniar artistarik onena ere izan zen. Dau-al-Set estiloa jorratu zuen surrealismo eta dadaismoarekin lotuta dagoena. Bere lanek Paul Klee eta Joan Miróren lanetan eragin handia izan zuten.
Hasieran surrealismoa landu zuen, eta gero arte abstraktua lantzen hasi zen frantses pintoreen eraginez. 1950. urtean bere lehen erakusketa egin zuen Bartzelonan. 1953. urtean New Yorkera joan zen, eta bere obra ezagutzera eman zen Estatu Batuetan zehar. Nazioarteko erakusketa handietan hartu zuen parte. Pintura lanez gainera, aipagarria da bere lan grafikoa ere (grabatuak, litografiak, serigrafiak). 1979an Berlingo Akademiako kide hautatu zuten, 1981ean Frantziako arte ederretako urrezko domina irabazi zuen, eta 1984an Basileako Rembrandt saria.
1960. urteaz geroztik, pintura lanetan jarraitu bazuen ere, eskultura lanetan jardun zuen gehienbat. Material ugari erabili zituen bere eskulturetan: brontzea (1987, Cruz anudada), zeramika (1988, Sillón con barra), aluminioa eta altzairua (1990, Silla y nube). Bartzelonan badago bere lanez beteriko museo bat, Fundació Tàpies izenekoa.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antoni Tàpies |
- (Katalanez) (Ingelesez) Tàpies elkargoaren webgunea