Arrival (filma)
Arrival (euskaraz Ailegatzea) 2016ko Denis Villeneuve kanadar zinema zuzendariak zuzendu eta Eric Heisserer estatubatuar zinema gidoilariak idatzitako zientzia-fikziozko film bat da. 1998ko Ted Chiang estatubatuar idazlearen Story of Your Life ("Zure Bizitzaren Istorioa") kontakizun laburrean oinarritua dago. Amy Adams, Jeremy Renner, Forest Whitaker, Michael Stuhlbarg eta Tzi Ma aktoreek antzeztu zuten.
2016ko irailaren 1ean Veneziako Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentua
aldatuEstralurtar espaziontziak Lurrera ailegatzean, goi agintari militarrek Louise Banks (Amy Adams) hizkuntzalari adituari estralurtarrak bake asmoz edota mehatsu bat diren jakiteko aginduko diote. Piskanaka, emakumeak estralurtarrekin harremanetan jartzea lortuko du, berezko hizkuntza baidute, haien bisitaren benetazko arrazoi misteriotsua zein den jakin arte.
Aktoreak
aldatu- Amy Adams: Louise Banks, hizkuntzalaria
- Jeremy Renner: Ian Donnelly, fisika teorizatzailea
- Forest Whitaker: Weber, AEBetako Armadako ofiziala
- Michael Stuhlbarg: David Halpern agentea
- Tzi Ma: Shang jenerala
- Mark O'Brien: Marks kapitaina
Kanpo estekak
aldatu- Arrival filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)