Arianna Fontana (Sondrio, 1990eko apirilaren 14a), patinatzaile italiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan bi urrezko domina eskuratu ditu, 2018an eta 2022an. Bost Olinpiar Jokotan 10 domina lortu ditu guztira.

Arianna Fontana

(2014)
Bizitza
JaiotzaSondrio1990eko apirilaren 14a (34 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Ezkontidea(k)Anthony Lobello, Jr. (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpista laburreko abiadura patinatzailea
Pisua63 kilogramo
Altuera164 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: arianna.fontana.12 Twitter: AryFonta Instagram: aryfonta90 Olympic.org: arianna-fontana Edit the value on Wikidata
Sotxiko 1.500 m podiuma, ezkerretik eskubira: Fontana (brontzea), Zhou (urrea) eta Shim (zilarra)

Ibilbidea

aldatu

Alessandro anai nagusiaren urratsak jarraituz lau urterekin hasi zen patinatzen[1], hasieran gurpildun patinekin eta ondoren izotz-pistan[2]. Hamasei urte zituela Europako txapelketan zilarrezko domina lortu ondoren[1] Turingo Neguko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte eta brontzezko domina eskuratu zuen 3.000 m errelebotan. Arianna Fontana Neguko Olinpiar Jokoetan domina bat eskuratzen zuen italiar gazteena bihurtu zen[3]. Fontana eta bere errelebokideak Italiako Errepublikaren Merituaren Ordeneko Zaldun izendatu zituzten[4]. 2006 eta 2009 artean Munduko txapelketa nagusiak eta gazte mailakoak, denak jokatu zituen. Urte haietan gazte mailako bost domina eskuratu zituen, urrezko bat, hiru zilarrezko eta brontzezko bat.

2010. urtean Vancouverko Jokoetan brontzezko domina lortu zuen 500 metrotako proban, modalitate horretan italiar batek lortzen zuen aurreneko domina zen gainera[3]. 2014ko Sochiko Jokoetan zilarrezko domina bat eta brontzezko bi jaso zituen. Zilarra lortu zuen 500 metroko finalean Elise Christie britainiarrarekin tupust egin zuen gainera. Christie kanporatua izan zen[5]. Hurrengo urtean Munduko txapelketa bikaina egin zuen Moskun, 1.500 m proba irabaziz eta sailkapen orokorrean bigarren eginez[3].

2018ko Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan hasiera ekitaldian Italiako bandera eraman zuena izan zen[6]. 500 m proban txapeldun izatea lortu zuen eta horretaz gain zilarrezko domina bat eta brontzezko beste bat eraman zituen etxera[7].2022ko Pekingo Jokoetan 500 metrotan urrezko domina eta 2.000 m errelebotan zilarrezkoa kolkoratu zituen[8].

Txapelketak

aldatu
Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2006 Turin (  Italia)   3.000 m erreleboak
2010 Vancouver (  Kanada)   500 m
2014 Sotxi (  Errusia)   500 m
2014 Sotxi (  Errusia)   1.500 m
2014 Sotxi (  Errusia)   3.000 m erreleboak
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   500 m
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   3.000 m erreleboak
2018 Pyeongchang (  Hego Korea)   1.000 m
2022 Pekin (  Txina)   500 m
2022 Pekin (  Txina)   2.000 m errelebo mixtoak
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2006 Minneapolis (  AEB)   3.000 m erreleboak
2007 Milan (  Italia)   500 m
2011 Sheffield (  Erresuma Batua)   500 m
2011 Sheffield (  Erresuma Batua)   1.000 m
2011 Sheffield (  Erresuma Batua)   Sailkapen orokorra
2012 Shanghai (  Txina)   500 m
2012 Shanghai (  Txina)   3.000 m
2012 Shanghai (  Txina)   Sailkapen orokorra
2014 Montreal (  Kanada)   300 m erreleboak
2015 Mosku (  Errusia)   1.500 m
2015 Mosku (  Errusia)   500 m
2015 Mosku (  Errusia)   1.000 m
2015 Mosku (  Errusia)   3.000 m erreleboak
2015 Heerenveen (  Herbehereak)   Irteera masiboa
2021 Dordrecht (  Herbehereak)   500 m
2021 Dordrecht (  Herbehereak)   3.000 m erreleboak
2021 Dordrecht (  Herbehereak)   Sailkapen orokorra
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2006 Miercurea Ciuc (  Errumania)   500 m
2008 Bolzano (  Italia)   2.000 m erreleboak
2008 Bolzano (  Italia)   1.500 m
2009 Sherbrooke (  Kanada)   3.000 m erreleboak
2009 Sherbrooke (  Kanada)   500 m

Errekorrak

aldatu
Proba Errekorra Data Tokia
500 m 42.829 2016ko azaroaren 13an Salt Lake City (  AEB)
1.000 m 1:29.224 2017ko azaroaren 12an Shanghai (  Txina)
1.500 m 2:15.753 2016ko azaroaren 12an Salt Lake City (  AEB)
3.000 m 5:01.187 2012ko martxoaren 11n Shanghai (  Txina)

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu