Errioxa (eskualde geografikoa)

Errioxa Iberiar penintsulako iparraldeko eskualde geografikoa da, Ebro ibaiaren arrokoa. Tirón ibaiaren ekialdean eta Alhama ibaiaren mendebaldean dauden haran guztiak hartzen ditu, Toloño edo Kantabria mendilerroaren hegoaldeko lurraldeekin batera.

Errioxaren ikuspegia La Aldea edo Bernedoko mendateko gainetik ikusia. Aurreko herria Meano da.

Erdi Aroan, eremu euskalduna zen, eta gaur egun Ebro ibaiaren iparraldean dagoen zatia Euskal Herriaren zati da.[1] Historiari dagokionez, Nafarroako lurraldeari lotuta egon da beti, lehenik eta behin Iruñeko Erresuma zenean, eta Erdi Aroaren amaieran Ebroren iparraldeko zatiak Nafarroako Sonsierra osatzen zuenean.[2] Aro honetan, hainbat erakunde politiko eta elizako Errioxako entitate ezberdinak egon ziren. Hauek ziren Errioxako merindadea, Errioxako korrejimendua eta Errioxako artziprestazgoa. XVIII. mendearen amaieran, Fuenmayoren Errioxako Errege Gizarte Ekonomikoa sortu zen. Aipatutako elkarteak, XIX. mendearen hasieran, Errioxaren instituzionalizazio politikoa eskatu hasi zen probintzia gisa. Hau 1822. urtean lortu zen, nahiz eta Logroñoko probintziaren izenarekin izan. Probintzia hau kendu eta gero berriro ezarri zen 1833. urtean, nahiz eta lurralde txiki batzuk moztuta izan.[3]

Gaur egun, lau entitate politikotan banatzen da, hedadura handienetik txikienera: Errioxako Autonomia Erkidegoa, Arabako Lurralde Historikoa (Arabako Errioxa), Burgosko probintzia (Burgosko Errioxa) eta Nafarroako Foru Komunitatea (Meanuri).[4]

Udalerri nagusiak

aldatu

Hiri nagusiak hauek ditugu:

  1. Logroño: 144.935 bizt. (INE 2007)
  2. Calahorra: 23.768
  3. Arnedo: 14.082
  4. Haro: 11.463
  5. Alfaro: 9.576
  6. Najera: 8.073
  7. Lardero: 7.378
  8. Santo Domingo de la Calzada: 6.537
  9. Villamediana de Iregua: 5.535


Bost mila biztanletik behera:

  1. Autol: 4.039
  2. Pradejón: 3.770
  3. Oion: 3.554
  4. Rincón de Soto: 3.544
  5. Oion: 3.405
  6. Fuenmayor: 3.071
  7. Cervera del Río Alhama: 2.922
  8. Albelda de Iregua: 2.702
  9. Aldeanueva de Ebro: 2.725
  10. Navarrete: 2.722
  11. Alberite: 2.451
  12. Cenicero: 2.176
  13. Ezkarai: 2.038
  14. Bastida: 1.557
  15. Guardia: 1.546

Errioxako ardoak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Errioxako ardoa»
 
Errioxako ardo marka baten botila.

Errioxako ardoak Iberiar penintsulako hoberenetarikoak ditugu, oso ezagunak mundu osoan.

Eskualde osoak 57.000 hektareako mahastiak ditu, urtero 250 milioi litro ardo ekoizten dituztenak, %85 beltza motakoa.

Errioxar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Nabarralde. (2011-03-07). «Euskara Errioxan» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  2. García Fernández, Ernesto. (2007). «Fiscalidad, demografía y sociedad en la Sonsierra en torno a 1427: Las fronteras meridionales del Reino de Navarra con La Rioja Castellana» BROCAR (Valladolid) 31: 333-367..
  3. Abad León, Felipe. (1980). La Rioja, provincia y región de España. Ochoa ISBN 978-84-7359-088-4. (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
  4. García Prado, Justiniano. (1952). La Rioja, como región geográfica. ISSN 0210-8550..

Kanpo estekak

aldatu