Izurria (filma)
Izurrria[1] (jatorriz, Outbreak) 1995ko Wolfgang Petersen alemaniar zinema zuzendariak zuzendutako medikuntza hondamendi film bat da. 1995eko Richard Preston estatubatuar idazlearen The Hot Zone ("Eremu Beroa") eleberrian arinki oinarritua dago. Dustin Hoffman, Rene Russo, Morgan Freeman, Cuba Gooding Jr., Kevin Spacey, Donald Sutherland eta Patrick Dempsey aktoreek antzeztu zuten.
Izurria (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | Outbreak |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, thrillerra, hondamendi filma eta liburu batean oinarritutako filma |
Iraupena | 128 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Hot Zone (en) |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia eta Hawaii |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Wolfgang Petersen |
Gidoigilea(k) | Robert Roy Pool (en) Laurence Dworet (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Wolfgang Petersen Arnold Kopelson Gail Katz |
Edizioa | Neil Travis (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Newton Howard |
Argazki-zuzendaria | Michael Ballhaus |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kalifornia, Atlanta eta San Frantzisko |
Argumentu nagusia | epidemia |
Argumentua
aldatuZairen, Ameriketako Estatu Batuetako Armadak ebolaren antzeko birus hilgarri batek biztanleri guztia hiltzen ari zen herrixka bat zimentuetaraino suntsitu du. Birusaren izatea sekretupean gordetzeko neurri gupidagabea izan da, gizateriarentzat guztiz birus arriskutsua zenaren hedapena behin betiko gelditu asmoz. Baina estatubatuarrek dena amaitua zegoela uste zutenean, ustekabeko bat gertatuko da, birusaren eramalea den tximino batek ontzi batean itsasoa zeharkatu eta AEBetara iritsiko baita. Birusaren agerraldia jazo eta tximinoarekin kontaktua izan duen orok gaixotasun hilgarriaren lehen sintomak jasaten hasi direla azaleratzean, AEBetan biztanleriaren artean izualdi ikaragaria hedatuko da. Aldiz, estatubatuar militarrek birusaren hedapena galarazten saiatuko behar dira.
Aktoreak
aldatu- Dustin Hoffman: Sam Daniels kolonela
- Rene Russo: Roberta "Robby" Keough
- Morgan Freeman: Billy Ford brigadier jenerala
- Donald Sutherland: Donald "Donnie" McClintock maior jenerala
- Kevin Spacey: Casey Schuler teniente kolonela
- Cuba Gooding, Jr.: Salt maiorra
- Patrick Dempsey: James "Jimbo" Scott
- Zakes Mokae: Benjamin Iwabi doktorea
- Malick Bowens: Raswani doktorea
- Susan Lee Hoffman: Lisa Aronson dokotrea
- Benito Martinez: Julio Ruiz doktorea
- Bruce Jarchow: Mascelli doktorea
- Leland Hayward III: Henry Seward
- Daniel Chodos: Rudy Alvarez
- Dale Dye: Briggs teniente kolonela
- Kara Keough: Kate Jeffries
- Gina Menza: Jeffries andrea
- Maury Sterling: Sandman One pilotua
- Michael Emanuel: Sandman One kopilotua
- Kellie Overbey: Alice
- J. T. Walsh: Etxeko Zuriaren zerbitzu taldeburua
Erreferentziak
aldatu- ↑ «IZURRIA (1995) [DUAL»] Euskal Encodings (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
Kanpo estekak
aldatu- Outbreak filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Outbreak filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)