Koh-i-Noor (Kohinoor edo Koh-i-Nur, persieraz Argizko mendia) munduko diamante landu handienetako bat da: 105,6 kilate (21,12 g) pisatzen ditu. Koroa britainiarreko bitxietako bat da.[1]

Koh-i-Noor
Jatorria
Aurkikuntza lekuaKollur Mine (en) Itzuli
Ezaugarriak
Pisua105 Kilate
Koloreazuria
Deskribapena
Honen parte daCrown Jewels of the United Kingdom (en) Itzuli

Jabetza

aldatu

Koh-i-Norraren lehen jabe ezaguna da Delhiko Sultan Alauddin Khalji afgandarra (sultan 1296–1316 urteen artean).

Geroago Mogol inperioaren Indioilarraren Tronuaren parte izan zen.

Eskuz esku aldatu zen diamantea Asiako erregio horretako zenbait agintariren artean, harik eta 1849an, Punjabaren anexio britainiarraren ondoren, Viktoria erreginari laga zioten arte. Maharaja Duleep Singh enperadorearen agintaldian izan zen hau, Maharajak 10 urte inguru urte zituenean[2]. Erresuma Batuak dio harrezkero, baita 21. mendean ere, hura guztiz legala izan zela, altxorra legez lortu zela Lahoreko Azken Itunaren arabera[3], eta atzera bota ditu itzultzeko alegazioak. Horiek egin izan dituzte Pakistango, Irango eta Afganistango gobernuek eta bereziki Indiak 1947an Erresuma Batuaren independentzia lortu zuenetik.

Erresuma Batura iritsi zenetik, errege familiako emakumeek bakarrik erabili dute.[4] Viktoriak brotxa batean eta diadema batean eraman izan zuen harria. 1901ean hil ondoren, Eduardo VII.aren emazte Alexandra erreginaren koroan jarri zuten. 1911n transferitu zuten Maria Erreginaren Koroara, eta, azkenik, Isabel Ama Erreginaren Koroara zeinak 1937an jantzi zuen erregina ezkontide gisa koroatzerakoan.

Gaur, diamantea jendaurrean erakusten da Londresko Dorreko Bitxien Etxean.

Ezaugarriak

aldatu

Segur aski, Kollur mehategitik irtena da (India), Kakatiya dinastiaren garaian (12-14 mendeak). Ez dago bere jatorrizko pisuaren erregistrorik, baina geroago gordetako lehen pisua 191 kilate metriko edo 38,2 gramokoa izan zen.

Hasieran, diamanteak Mogol garaiko beste diamante batzuen antzeko ebakidura zuen, Darya-i-Noor, esaterako (gaur egungo Irango Koroaren bitxi bilduman). 1851n Londresko Erakusketa Handian erakutsi zen, baina ez omen zituen ikusleak hunkitu eta ondorioz Alberto printzeak, Viktoria erreginaren senarrak, ebakidura obalatu distiratsu gisa mozteko agindu zuen. Estandar modernoen arabera, diamantearen azpialde edo ipurdia ohiz kanpokoa da, oso zabala, eta aurretik zuzen begiratuta, harriak zulo beltz baten itxura ematen du. Dena dela adituek diote diamantea "bizitzaz betea" dagoela.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Collins English Dictionary. Definition of 'Koh-i-noor'. .
  2. (Ingelesez) «British 'took away' Kohinoor from nine-year-old minor Maharaja Duleep Singh, ASI clarifies» www.timesnownews.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  3. (Ingelesez) Magazine, Smithsonian; Boissoneault, Lorraine. «The True Story of the Koh-i-Noor Diamond—and Why the British Won't Give It Back» Smithsonian Magazine (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  4. Mears, et al., p. 27.
  5. Howie, p. 293.

Kanpo estekak

aldatu