Edukira joan

Encyclopédie: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
18. lerroa: 18. lerroa:
== Entziklopediaren aintzinsolasa ==
== Entziklopediaren aintzinsolasa ==


≪Hasi dugun (eta bukatu nahi dugun) lanak bi helburu ditu: Entziklopedia den aldetik, gizakiaren [[jakintza]]ren ordena eta lotura adierazi behar ditu, ahal den neurrian. Zientzien, arteen eta ogibideen hiztegi arrazoitua den aldetik, zientzia eta arte liberal zein eskuzko arte bakoitzaren oinarriak osatzen dituzten printzipio orokor guztiak adierazi behar ditu, bai eta haietako bakoitzaren gorputza eta substantzia osatzen duten oinarrizko xehetasunak ere. (...).
{{aipu|Hasi dugun (eta bukatu nahi dugun) lanak bi helburu ditu: Entziklopedia den aldetik, gizakiaren [[jakintza]]ren ordena eta lotura adierazi behar ditu, ahal den neurrian. Zientzien, arteen eta ogibideen hiztegi arrazoitua den aldetik, zientzia eta arte liberal zein eskuzko arte bakoitzaren oinarriak osatzen dituzten printzipio orokor guztiak adierazi behar ditu, bai eta haietako bakoitzaren gorputza eta substantzia osatzen duten oinarrizko xehetasunak ere. (...).


Aurkikuntzen artean dauden loturei buruz pixka bat hausnartzea nahikoa da, zientziek eta arteek elkarri laguntza ematen dietela jakiteko, eta beraz, badela biak lotzen dituen kate bat. [[Zientzia]] eta arte bakoitza arau edo ideia orokor gutxi batzuen bidez adieraztea sarritan zaila izaten dela kontuan hartuta, giza zientziaren denetariko adarrak sistema bakar batean biltzea ere ez da batere erraza izango (...).
Aurkikuntzen artean dauden loturei buruz pixka bat hausnartzea nahikoa da, zientziek eta arteek elkarri laguntza ematen dietela jakiteko, eta beraz, badela biak lotzen dituen kate bat. [[Zientzia]] eta arte bakoitza arau edo ideia orokor gutxi batzuen bidez adieraztea sarritan zaila izaten dela kontuan hartuta, giza zientziaren denetariko adarrak sistema bakar batean biltzea ere ez da batere erraza izango (...).


Ulermenak hiru modu hautematen duenaz arduratzeko, hiru ahalmen nagusiak erabiltzen ditu: [[Oroimen]]a, [[Arrazoi]]a eta [[Irudimen]]a. (...) Eta hortik, gizakiaren jakintzaren banaketa orokorra lortzen da (...). [[Historia]]n, Oroimenari dagokiona; [[Filosofia]]n, Arrazoitik eratorria; eta [[Poesia]]n, Irudimenetik sortua (...).
Ulermenak hiru modu hautematen duenaz arduratzeko, hiru ahalmen nagusiak erabiltzen ditu: [[Oroimen]]a, [[Arrazoi]]a eta [[Irudimen]]a. (...) Eta hortik, gizakiaren jakintzaren banaketa orokorra lortzen da (...). [[Historia]]n, Oroimenari dagokiona; [[Filosofia]]n, Arrazoitik eratorria; eta [[Poesia]]n, Irudimenetik sortua (...).|Jean le Rond d'Alembert, Entziklopediaren aintzinsolasa, 1751}}



Jean le Rond d'Alembert, Entziklopediaren aintzinsolasa, 1751


{{commonskat}}
{{commonskat}}

13:17, 13 urria 2015ko berrikusketa

L'encyclopedieren azala (1751).

Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers 1751 eta 1772 artean Frantzian Denis Diderot eta Jean d'Alemberten zuzendaritzapean editatutako entziklopedia bat da.

XVIII. mendeko lanik handienetakotzat hartzen da, ez soilik lehen entziklopedia frantziarra izateagatik, baizik eta garaiko ezagutzarik garrantzitsuenen sintesi bat izateagatik, garairako ahalegin editorial handi bat izan zelarik.

Duen ezagutzagatik, ordezkatzen duen ahaleginagatik, eta bere egileek eman zizkioten asmoengatik Ilustrazioaren proiektuaren ikur, arma politiko, eta editoreen, erredaktoreen eta botere sekular eta eklesiastikoen ordezkarien arteko eztabaida ugariren arrazoia izan zen.

Aurrekariak

Entziklopedia bat frantsesez argitaratzeko ideia Ingalaterran Ephraim Chambersen Cyclopaediak (Zientzien eta Arteen Hiztegi Unibertsala) (1728) izan zuen eragin eta arrakasta editorialagandik eta jesuitek idatzitako Trevouxren argitaratzetik jaiotzen da. Nabarmendu behar da, baita ere, irakurle ugarik mota hauetako lanak eskatzen zituztela.

André Le Breton editore frantziarrak, liburuzain arrakastatsua eta lan ingelesen itzulpenean aditua zena, 1745ean Chambersen entziklopedia frantsesera itzultzeko baimena jaso zuen. Bretonek, proiektua lideratzeko, hasiera batean John Mills, Frantzian bizi zen ingeles bat zena, eta Jean Paul de Gua de Malves abadea aukeratu zituen, baina arrazoi ezberdinengatik proiektua utzi egin zuten. 1747an Le Bretonek Dideroti eta d'Alemberti ematen die Encyclopédie argitaratzeko lana.

Garapen editoriala

Diderot eta D'Alemberten inkorporazioak erabat eraldatu zuen proiektua, itzulpen soil bat izatetik askoz lan handiago bat izatera pasatuz, garaiko ezagutzak arrunt bilakatzeko, argitaratu gabeko lanekin eta grabatu ugarirekin.

Entziklopedia egitura eta gaien arabera sailkatzeko, Diderotek eta D'Alembertek Novum organum-en (1620) Francis Baconek adierazten duen giza ezagutzen zuhaitza hartzen dute, eta Descartesen eta bere Metodoaren diskurtsoaren (1637) eragina ere badaramate.

Entziklopediaren aintzinsolasa

« Hasi dugun (eta bukatu nahi dugun) lanak bi helburu ditu: Entziklopedia den aldetik, gizakiaren jakintzaren ordena eta lotura adierazi behar ditu, ahal den neurrian. Zientzien, arteen eta ogibideen hiztegi arrazoitua den aldetik, zientzia eta arte liberal zein eskuzko arte bakoitzaren oinarriak osatzen dituzten printzipio orokor guztiak adierazi behar ditu, bai eta haietako bakoitzaren gorputza eta substantzia osatzen duten oinarrizko xehetasunak ere. (...).

Aurkikuntzen artean dauden loturei buruz pixka bat hausnartzea nahikoa da, zientziek eta arteek elkarri laguntza ematen dietela jakiteko, eta beraz, badela biak lotzen dituen kate bat. Zientzia eta arte bakoitza arau edo ideia orokor gutxi batzuen bidez adieraztea sarritan zaila izaten dela kontuan hartuta, giza zientziaren denetariko adarrak sistema bakar batean biltzea ere ez da batere erraza izango (...).

Ulermenak hiru modu hautematen duenaz arduratzeko, hiru ahalmen nagusiak erabiltzen ditu: Oroimena, Arrazoia eta Irudimena. (...) Eta hortik, gizakiaren jakintzaren banaketa orokorra lortzen da (...). Historian, Oroimenari dagokiona; Filosofian, Arrazoitik eratorria; eta Poesian, Irudimenetik sortua (...).

»
Jean le Rond d'Alembert, Entziklopediaren aintzinsolasa, 1751


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Encyclopédie Aldatu lotura Wikidatan