Edukira joan

Eskupeko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Estatu Batuetan, eskupekoetatik bizi dira zerbitzariak, neurri handi batean

Eskupekoa edo haborokina zerbitzu arloko zenbait jardueratan, zerbitzuaren prezioaz gain, langileari ematen zaion borondatezko diru kopurua da. Zerbitzu ona jaso izana eskertzeko izaten da.

Munduan, toki batetik bestera ohiturak asko aldatzen dira, eskupekoei dagokienez. Konparazio baterako, Estatu Batuetan, zerbitzariek eskupekoetatik ateratzen dute bizibidea, neurri handi batean; beraz, bezeroak ordaintzean fakturaren kopuruari % 15 eta % 20 bitarteko eskupekoa gehitzen ez badio, zerbitzarien lanarekin haserre dagoela ulertzen da.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.