Alfontso IX.a Leongoa
Appearance
Alfontso IX.a Leongoa (Zamora, 1171ko abuztuaren 15a -Sarria, 1230ko irailaren 24a) Galizia eta Leongo erregea (1188 – 1230) izan zen[1].
Biografia
Fernando II.a Leongoa eta Urraka Portugalgoaren seme bakarra izan zen.
Navas de Tolosako guduan parte hartu ez bazuen ere errekonkista lan handia egin zuen, Extremadura konkistatuz. Salamancako Unibertsitatea sortu zuen.
Ezkontza eta seme-alabak
Berengaria Gaztelakoa ezkondu eta Fernando izan zuten semea. Ezkontza indargabetu bazuten ere, Henrike I.a Gaztelakoa 1217an hil ondoren semea Gaztelako errege bihurtu zuen. Hala ere semearekin tirabirak izan eta Teresa Portugalgoa lehenengo emaztearekin izandako Antsa eta Dulze alabei utzi zien Erresuma. Fernandok Teresarekin negoziatu eta Erresuma bereganatzea lortu zuen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Aurrekoa Fernando II.a Leongoa |
Leongo erregea 1188 – 1230 |
Ondorengoa Fernando III.a Gaztelakoa |
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |