Edukira joan

Billie Holiday: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Erreferentziak: clean up using AWB
13. lerroa: 13. lerroa:


{{DEFAULTSORT:Holiday, Billie}}
{{DEFAULTSORT:Holiday, Billie}}

[[Kategoria:Ingelesezko abeslariak]]
[[Kategoria:Ingelesezko abeslariak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak]]

16:46, 11 otsaila 2016ko berrikusketa

Billie Holiday, 1947an.

Billie Holiday —jaiotzako izen-deiturak: Eleanora Fagan— (Baltimore, Ameriketako Estatu Batuak, 1915 - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1959) ingelesezko jazz-kantaria izan zen, jazz modernoko kantaririk ospetsuen eta eragileena. Bere deitura artistikoarekiko hitz-jokoa den izenaz ere ezagun zen: Lady Day. Kantagaia bere egiteko modu erabat pertsonal eta hunkigarria zuen ezaugarririk aipatuena.

Bizitza

New Yorken kantatu zuen lehendabiziko aldiz jendaurrean (1929) eta Benny Goodmanekin grabatu zuen bere lehen diskoa (1933). Teddy Wilson, Count Basie eta Artie Shawren orkestretan kantatu zuen (1935-1938), eta gero bere orkestrarekin. Bizitza nahasia egokitu zitzaion, eta drogetara ere jo zuen. Horrek haren kantari bizibidea hondatu eta gazterik hiltzera eraman zuen. Alde handi samarra dago hasierako grabazioetatik azken aldera egindakoetara: ahotsaren gaztetasun eta freskotasunean galdu zuena teknikan, adierazkortasunean eta barru-barruko hunkigarritasunean irabazi zuen denborarekin. 1956an autobiografia bat argitaratu zuen, bere kantu ezagunenetariko baten izenburupean: Lady sings the Blues.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Billie Holiday Aldatu lotura Wikidatan