Edukira joan

Konpost: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
18. lerroa: 18. lerroa:


== Deskonposizioaren eragileak ==
== Deskonposizioaren eragileak ==
Konpostaia egiteko siloak egitearen helburua bakterioentzako ekosistema egoki bat prestatzea da. Siloak deskonposizioa sortzen duten bakterioak mantentzeaz gain, bakterio hauetaz elikatzen diren beste izakiak gordetzen ditu, eta bakterio hauen hondakinak konpostaren parte izatera pasako dira.
Konpostajerako siloak egitearen helburua bakterioentzako ekosistema egoki bat prestatzea da. Siloak deskonposizioa sortzen duten bakterioak mantentzen ditu, eta bakterio horietaz elikatzen diren beste izaki batzuk gordetzen ditu; horrela, bakterio horien hondakinak konpostaren parte izango dira.
Deskonposizioa bideratzen duten izaki eraginkorrenak bakterioak eta mikroorganismoak dira. Baita ere rol garrantzitsu bat dute onddoek, protozooek eta aktinobakterioek. Maila makroskopikoan lur-zizareak, inurriak, barraskiloak, bareak eta ehun zangoak materia organikoa kontsumitzen eta degradatzen dute.
Deskonposizioa bideratzen duten izaki eraginkorrenak bakterioak eta mikroorganismoak dira. Horietaz gainera, garrantzitsuak dira onddoak, protozooak eta aktinobakterioak. Maila makroskopikoan, lur-zizareak, inurriak, barraskiloak, bareak eta ehun zangoak; horiek materia organikoa kontsumitu eta degradatzen dute.


== Konpostaren osagaiak ==
== Konpostaren osagaiak ==

07:58, 6 maiatza 2012ko berrikusketa

Konposta konpostajearen ondorioz sortutako ongarria da, materia organikoaren deskonposizio maila ertaina. Materia organikoa ere ongarri ona da, berez; humusa, berriz, deskonposizioa mailarik gorena da.

Materia organikoa bide aerobikoz eta bide anaerobikoz bihur daiteke konpost, baina ziklo aerobikoz deskonposatzen den materia organikoari bakarrik deitzen diogu konpostajea. Ziklo aerobikoa gertatzeko, airean oxigeno asko egon behar da; ziklo anaerobikoa gertatzeko (metanizazio ere esaten zaio), aldiz, oso oxigeno gutxi edo batere ez.

Konposta era naturalean lortzen da ziklo aerobikoaren bidez: materia organikoa (adibidez, landare edo animalia hondakinak) deskonposatu egiten da bakterio aerobio termofiloen bidez; delako bakterio horiek edonon daude. Konposta lortzeko, normalean, materia organikoa ez usteltzen saiatu behar da; horretarako, uraren urritasuna bermatu behar da; izan ere, urak ez du uzten materia oxigenatzen, eta bakteria anaerobioak ugaldu egiten dira; ondorioz, hondakin organikoa usteldu egiten da, eta kirastu egiten da. Hala ere, zenbait prozesu industrialetan, usteltze prozesua erabiltzen da konposta lortzeko.

Konposta nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen da ongarri modura. Beste zenbait gauzatarako ere erabiltzen da; besteak beste, paisaia-pinturetarako, erosioa kontrolatzeko edo erretako lurrak berreskuratzeko.

Probetxu handikoa izateaz gainera, bide ona da konposta hiri handiek eta nekazaritza eta abeltzaintza esplotazioek sortzen duten hondakin organikoen arazoa konpontzeko. Konpostajea aukera egokia da beste tratamendu teknologiekin alderatuz; izan ere, tratamendu horiek askotan ez dituzte zaintzen baliabide naturalak eta ingurunea, eta, gainera, oso garestiak izaten dira.

Fitxategi:Real Compost.jpg
Etxe batean lortutako konposta.

Historia

Konpostajea aspaldiko teknika da; Antzinako Erroman, Gaius Pliniusek (K.a. 23-79) aipatzen du, bere idazkietan, material organikoa pilatzea eta bertan uztea, urtebetez edo hurrengo landatzeko urtaroa arte, konposta lurzoruan aplikatzeko prest izan arte. Metodo horren alde onak hauek ziren: oso ahalegin txikia behar zen konposta sortzeko eta oso ona zen klima epeleko nekazaritzarako. Bestalde, metodo modernoarekin alderatuz zenbait alde txar ere bazituen, hala nola konpostarako erabilitako tokia urtebetez egongo zela okupatuta, elikagai asko galtzen zirela euriarekin eta gaixotasunak ekartzen dituzten bakteriak eta animaliak ugaltzen zirela.

Konpostaje modernoa 1920ko hamarkadan hasi zen, Europan, nekazaritza organikorako baliabide modura. Hiriko hondakinak tratatzeko munduko lehenengo planta industriala Wels-en, Australian, ireki zuten, 1921 urtean. Konpostajearen lehen urte horietan, pertsonaia hauek izan zuten eraginik handiena: Rudolf Steiner, biodinamika nekazaritza metodoa sortu zuena, eta Annie Francé-Harrar. Francé-Harrarrek humusaren aldeko elkarte handi bat sortu zuen, 1950-1958 urteen artean, Mexikon, lurzoruaren degradazioaren kontra borroka egiteko. Era berean, aipatu beharrekoak dira Sir Albert Howard-ek Indian egindako lanak, praktika iraunkorren alde, eta Lady Eve Balfour-en ahaleginak konpostajearen teknika zabaltzeko.

Gaur egun, konpostaje arinaren aldeko pertsona asko dago; konpostaje tradizionalaren zenbait arazori irtenbidea aurkitu diotela esaten dute. Diotenez, konpost egokia egin daiteke 2 edo 3 astez. Horrelako prozesua hain denbora gutxian gertatu ahal izateko, aldaketa batzuk egin behar dira, hala nola konpostatzeko materialen artean tamaina txikiagoko zatiak eta zati homogeneoagoak ipintzea, karbono eta nitrogeno proportzioa kontrolatzea 30:1ekoa edo handiagoa izan dadin eta hezetasuna zehazki kontrolatzea. Hala ere, parametro horien guztien neurketa jada agertzen zen Howarden eta Balfourren idazkietan; beraz, badirudi ez dela aurrerapauso handirik egin azken urteetan. Zientzialari askok uste dute ez dagoela modu eraginkor bat konposta denbora gutxian egiteko, bere denbora behar duela.

Deskonposizioaren eragileak

Konpostajerako siloak egitearen helburua bakterioentzako ekosistema egoki bat prestatzea da. Siloak deskonposizioa sortzen duten bakterioak mantentzen ditu, eta bakterio horietaz elikatzen diren beste izaki batzuk gordetzen ditu; horrela, bakterio horien hondakinak konpostaren parte izango dira. Deskonposizioa bideratzen duten izaki eraginkorrenak bakterioak eta mikroorganismoak dira. Horietaz gainera, garrantzitsuak dira onddoak, protozooak eta aktinobakterioak. Maila makroskopikoan, lur-zizareak, inurriak, barraskiloak, bareak eta ehun zangoak; horiek materia organikoa kontsumitu eta degradatzen dute.

Konpostaren osagaiak

Edozein material biodegradagarria konpost bihur daiteke beharrezko denborarekin. Hala ere material guztiak ez dira egokiak ohi den eskala txikiko konpostaia egiteko. Arazorik nabarmenena tenperaturarekin harremana du, izan ere materialek ez badute patogenoak hiltzeko nahikoa tenperatura lortzen izurriteak gerta daitezke. Arrazoi honengatik, simaurra, zaborra eta animalien gorpuzkiak eraginkortasun handiko instalazio berezi batzuetan tratatuak izan behar dira. Instalazio berezi hauek sistema aurreratuak dituzte material organiko konplexu hauek tratatzeko. Gainera metodo berdina erabiltzen da petrolioaren hidrokarburoak eta beste material toxikoak degradatzeko haien birziklapena lortzeko. Erabilpen hauetarako ematen zaion izena bio erremediazioa da.

Konpostaitza azkarra baldintza berezi batzuen pean ematen da: Materia lehor den bitartean karbonoaren eta nitrogenoaren arteko erlazioa 25/1ekoa edo 30/1ekoa izan behar da, hau da, gutxi gorabehera 25 edo 30 aldiz karbono gehiago egon behar da nitrogenoa baino. Baita ere beharrezkoa da zelulosa egotea bakterioek energia lortzeko, eta gainera bere proteinak bakterioen garapena sustazen dute. Bestalde, gantz asko duten jakiak, hala nola, haragiak, arrautzak edo esnekiak, ez dira onak etxeko konpostaiarako, intsektuak eta beste animali batzuk erakartzen baitituzte. Hala ere arrautz oskola kaltzio iturri ona da lurrerako, baina egosita ez badago urtebete baino gehiago behar izan ahal du deskonposatzeko.


Erabilitako materiak biodegradagarri arruntak:

  • Kartoia
  • Kafe hondarrak
  • Koko zuntza (Kokoaren barruko azala)
  • Krustazeo oskolak
  • Arrautz oskolak
  • Arraina
  • Fruituak
  • Hostoak
Konpost pilo bat beroa askatzen goizean

Erabilitako material ez biodegradagarriak

  • Nekazal lima
  • Arroka arrautsa
  • Itsas oskolak
  • Lohia
  • Hondarra

Konposta egiteko teknikak

Batez ere, bi teknika erabiltzen dira konposta era aerobikoan egiteko:

  • Aktiboa edo beroa: Tenperatura kontrolatuz bakterio aktiboen ugalketa bideratzen da, patogeno eta germenik gehienak hiltzen dira, eta honela konpost erabilgarria oso denbora gutxian egitea lortzen da.
  • Pasiboa edo hotza: Tenperatura ez da kontrolatzen, eta deskonposaketa era naturalean gertatzen da.

Planta industrial gehienak konpostaje aktiboa egiten dute, kalitate handiko konposta denbora gutxian lortzen baitute. Konpost hoberena silo itxi eta kontrolatu batean lortzen da, tenperatura, hezetasuna eta aire fluxua kontrolatuz.

Konpost siloak

Konpost silo bateko hezetasuna %40 eta %60 bitartekoa izan behar da bertako bakterioak bizi eta beraien lana bete ahal izateko. Deskonposizioan lan egiten duten bakterioak, bizitzeko behar duten tenperaturaren eta sortzen duten beroaren arabera sailkatzen dira. Bakterio mesofilikoak 20 eta 40 °C-ko arteko tenperaturak behar dituzte. Materia deskonposatzean beroa sortzen dute, ondorioz siloaren barruko aldea da gehien berotzen dena. Beroa era naturalean mantentzeko konpostatzeko siloak gutxienez 1m zabalean 1m altueran eta ahal duten luzera handiena izan behar dute.

Hala ere, konpostatzeko tenperatura hoberena 60 °C-koa da, tenperatura honetan patogeno eta hazi gehienak hiltzen baitira eta gainera tenperatura honetan bakterioa termofilikoentzako ingurune ezin hobea sortzen da, zeintzuk deskonposizioaren eragile nagusiak diren. Siloaren zentruko tenperatura oso beroa egon beharko da (eskua erretzeko bezainbeste) eta ez badago hurrengo gauzaren bat gertatzen ari dela pentsa daiteke:

  • Hezetasun gehiegi dago eta ez dago bakterioentzako oxigeno nahikorik.
  • Oso lehor dago, eta bakterioek ez daukate bizitzeko eta ugaltzeko ur nahikorik.
  • Ez dago proteina nahikorik (nitrogeno iturria).

Arazo hauek konpontzeko gehienetan nahikoa da material gehiago gehitzearekin, edo konpostari buelta ematea aireztatzeko. Konpostatzeko erritmoaren arabera, materiari behin baino gehiagotan buelta eman ahal zaio, eta momentu honetan ura baita gehitu daiteke hezetasuna kontrolatzeko. Materiari buelta eman behar zaiolako seinalea tenperaturaren beherapena da, bakterioek elikagai guztiak agortu dituztela esan nahi duelako. Materiari bauelta emanez gero konposta berotzen ez bada, konpostaitza prosezua bete dela esan nahiko du. Ordurako material guztia homogeneoa eta kolore ilunekoa izan beharko da, hasierako materialekin inongo antzik gabe. Hala ere badaude konpostaren produkzioa urtebetez luzatzen dutenak, demostratuta ez badago ere esaten delako honela lortutako konpostaren onurek gehiago irauten dutela.

Zizareekin egindako konpostaitza

Lumbricus rubellus.

Lur zizareak siloan sartuz kalitate handiko konposta lor daiteke, vermikonposta alegia. Zizare gorria edo Lumbricidae familiako beste zizareak materia organikoa jaten dute, eta digeritutako materiala elikagai eta mikrobio onuragarrien iturria da. Lombrikultura jarduerak zizareen hazkuntzaz eta ugalketaz arduratzen da. Zizare hauek komertzializatzeko merkatu global bat badago, vermikonposta praktikatzen dutenentzat "materiala" sortzeko.


Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konpost