Edukira joan

Konpost: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
t Hainbat zuzenketa linguistiko.
56. lerroa: 56. lerroa:
* [[Hondar]]ra
* [[Hondar]]ra


== Konpostaitza teknikak ==
== Konposta egiteko teknikak ==
Nagusiki bi teknika erabiltzen dira konposta era aerobikoan egiteko:
Batez ere, bi teknika erabiltzen dira konposta era aerobikoan egiteko:
* Aktiboa edo beroa: Tenperatura kontrolatuz bakterio aktiboen ugalketa bideratzen da, patogeno eta germenik gehienak hiltzen dira, eta honela konpost erabilgarria oso denbora gutxian egitea lortzen da.
* Aktiboa edo beroa: Tenperatura kontrolatuz bakterio aktiboen ugalketa bideratzen da, patogeno eta germenik gehienak hiltzen dira, eta honela konpost erabilgarria oso denbora gutxian egitea lortzen da.
* Pasiboa edo hotza: Tenperatura ez da kontrolatzen, eta deskonposaketa era naturalean gertatzen da.
* Pasiboa edo hotza: Tenperatura ez da kontrolatzen, eta deskonposaketa era naturalean gertatzen da.
Planta industrial gehienak konpostaitza aktiboa egiten dute, kalitate handiko konposta denbora gutxian lortzen baitute. Konpost hoberena silo itxi eta kontrolatu batean lortzen da, tenperatura, hezetasuna eta aire fluxua kontrolatuz.
Planta industrial gehienak konpostaje aktiboa egiten dute, kalitate handiko konposta denbora gutxian lortzen baitute. Konpost hoberena silo itxi eta kontrolatu batean lortzen da, tenperatura, hezetasuna eta aire fluxua kontrolatuz.


== Konpost siloak ==
== Konpost siloak ==

06:21, 6 maiatza 2012ko berrikusketa

Konposta konpostajearen ondorioz sortutako produktua da. Materia organikoaren deskonposizio prozesuaren maila ertaina da, humusa deskonposizioaren maila gorena izanik. Materia organikoa berez ongarri ona den arren, konpostarekin alderatuz azken honek ongarri askoz hobea da.

Materia organikoa bide aerobikoz eta bide anaerobikoz deskonposatzen da, baina konpostajea bakarrik deitzen diogu ziklo anaerobikoz deskonposatzen den materia organikoari. Ziklo aerobikoa gertatzeko airean oxigeno asko egon behar da, eta aitzitik ziklo anaerobikoa gertatzeko (baita ere metanizazio deitua) oso oxigeno gutxi edo ezer egon behar da.

Konposta era naturalean lortzen da ziklo aerobikoaren bidez, non materia organikoa(adibidez landare edo animali hondakinak) deskonposatua da bakteria aerobio termofiloengatik, zeintzuk edozein lekutan aurki daitezke. Konposta lortzeko normalean materia organikoaren usteltzea saihestu behar da, uraren urritasuna bermatuz, izan ere urak materiaren oxigenatze prozesua galarazten du eta orduan bakteria anaerobioak ugaltzen dira eta hondakin organikoa usteltzen dute deskonposatze prozesua kirasdun bihurtuz. Hala ere zenbait prozesu industrialetan usteltze prozesua erabiltzen da konposta lortzeko.

Konposta nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen da ongarri bezala, baina hala ere batzuetan erabili izan da paisaia-pinturetarako, erosioa kontrolatzeko edo erretako lurrak berreskuratzeko.

Bere erabilgarritasun nabariaz aparte, konposta soluzio on bat da hiri handiek eta nekazaritza eta abeltzaintza explotazioek sortzen duten erresiduoen organikoen arazoa konpontzeko. Konpostajea aukera egokia da beste tratamendu teknologiekin alderatuz, zeintzuk askotan ez duten baliabide naturalak eta ingurunea zaintzen, eta gainera oso kostu handia duten.

Fitxategi:Real Compost.jpg
Etxe batean lortutako konposta.

Historia

Konpostajea praktika ezaguna izan da Antzinako Erromatik, non Gaius Plinius (K.a. 23-79) berre idazkietan konpostajea aipatzen duen. Lehengo ohitura zen material organikoak pilatzea eta bertan uztea urtebetez, edo hurrengo landatzeko urtaroa arte, non konposta prest egongo litzatekeen lurzoruan aplikatzeko. Metodo honen abantailak honakoak dira; oso esfortzu gutxi behar da konposta sortzeko eta oso ondo ematen du nekazaritza ohiturekin klima epeletako guneetan. Bestalde, metodo modernoarekin alderatuz hainbat desabantaila agertzen dira, hala nola, erabilitako espazioa urtebetez egongo dela okupatuta, elikagai asko galtzen direla euriagatik eta gaixotasunak produzitzen dituzten bakteriak eta animaliak bertan ugalduko direla.

Konpostaia modernoa 1920ko hamarkadan hasi zen Europan nekazaritza organikoaren erremienta bezala. Hiriko hondakinak tratatzeko munduko lehenengo konpostai planta industriala Wels-en, Australian ireki zuten 1921 urtean. Konpostaiaren lehenengo urte hauetan eragin handiena izan zuten pertsonaiak hauexek dira: Rudolf Steiner, biodinamika nekazaritza metodoa sortu zuena, eta Annie Francé-Harrar zeinek 1950-1958 urteen artean Mexikon humus organizazio handi bat sortu zuen lurzoruaren degradazioaren kontra borroka egiteko. Baita ere aipagarriak dira Sir Albert Howard-ek Indian egindako lanak praktika iraunkorren alde, edo Lady Eve Balfour-en esfortzuak konpostaiaren praktika zabaltzeko.

Gaur egun badaude konpostaia arinaren aldeko pertsona asko, zeintzuk konpostaia tradizionalaren zenbait arazori irtenbidea aurkitu diotela esaten duten. Baieztatzen dute konpost egokia egin daitekeela 2 edo 3 asteetako tartean. Horrelako prosezua hain denbora gutxian gertatu ahal izateko aldaketa batzuk egin behar dira, hala nola, konpostatzeko materialen artean tamaina txikiagoko eta homogeneoagoko zatiak ipintzea, karbono eta nitrogenoaren proportzioa kontrolatu 30:1ekoa edo handiagoa izan dadin, hezetasuna zehazki kontrolatzea. Hala ere, parametro hauen guztien neurketa jada agertzen zen Howard eta Balfour-en idazkietan, beraz badirudi ez dela aurrerapauso handirik egin azken urteetan. Arrazoi hauengatik zientzialari askok uste dute ez dagoela modu eraginkor bat naturari behartzeko denbora gutxian konpost egitera.

Deskonposizioaren eragileak

Konpostaia egiteko siloak egitearen helburua bakterioentzako ekosistema egoki bat prestatzea da. Siloak deskonposizioa sortzen duten bakterioak mantentzeaz gain, bakterio hauetaz elikatzen diren beste izakiak gordetzen ditu, eta bakterio hauen hondakinak konpostaren parte izatera pasako dira. Deskonposizioa bideratzen duten izaki eraginkorrenak bakterioak eta mikroorganismoak dira. Baita ere rol garrantzitsu bat dute onddoek, protozooek eta aktinobakterioek. Maila makroskopikoan lur-zizareak, inurriak, barraskiloak, bareak eta ehun zangoak materia organikoa kontsumitzen eta degradatzen dute.

Konpostaren osagaiak

Edozein material biodegradagarria konpost bihur daiteke beharrezko denborarekin. Hala ere material guztiak ez dira egokiak ohi den eskala txikiko konpostaia egiteko. Arazorik nabarmenena tenperaturarekin harremana du, izan ere materialek ez badute patogenoak hiltzeko nahikoa tenperatura lortzen izurriteak gerta daitezke. Arrazoi honengatik, simaurra, zaborra eta animalien gorpuzkiak eraginkortasun handiko instalazio berezi batzuetan tratatuak izan behar dira. Instalazio berezi hauek sistema aurreratuak dituzte material organiko konplexu hauek tratatzeko. Gainera metodo berdina erabiltzen da petrolioaren hidrokarburoak eta beste material toxikoak degradatzeko haien birziklapena lortzeko. Erabilpen hauetarako ematen zaion izena bio erremediazioa da.

Konpostaitza azkarra baldintza berezi batzuen pean ematen da: Materia lehor den bitartean karbonoaren eta nitrogenoaren arteko erlazioa 25/1ekoa edo 30/1ekoa izan behar da, hau da, gutxi gorabehera 25 edo 30 aldiz karbono gehiago egon behar da nitrogenoa baino. Baita ere beharrezkoa da zelulosa egotea bakterioek energia lortzeko, eta gainera bere proteinak bakterioen garapena sustazen dute. Bestalde, gantz asko duten jakiak, hala nola, haragiak, arrautzak edo esnekiak, ez dira onak etxeko konpostaiarako, intsektuak eta beste animali batzuk erakartzen baitituzte. Hala ere arrautz oskola kaltzio iturri ona da lurrerako, baina egosita ez badago urtebete baino gehiago behar izan ahal du deskonposatzeko.


Erabilitako materiak biodegradagarri arruntak:

  • Kartoia
  • Kafe hondarrak
  • Koko zuntza (Kokoaren barruko azala)
  • Krustazeo oskolak
  • Arrautz oskolak
  • Arraina
  • Fruituak
  • Hostoak
Konpost pilo bat beroa askatzen goizean

Erabilitako material ez biodegradagarriak

  • Nekazal lima
  • Arroka arrautsa
  • Itsas oskolak
  • Lohia
  • Hondarra

Konposta egiteko teknikak

Batez ere, bi teknika erabiltzen dira konposta era aerobikoan egiteko:

  • Aktiboa edo beroa: Tenperatura kontrolatuz bakterio aktiboen ugalketa bideratzen da, patogeno eta germenik gehienak hiltzen dira, eta honela konpost erabilgarria oso denbora gutxian egitea lortzen da.
  • Pasiboa edo hotza: Tenperatura ez da kontrolatzen, eta deskonposaketa era naturalean gertatzen da.

Planta industrial gehienak konpostaje aktiboa egiten dute, kalitate handiko konposta denbora gutxian lortzen baitute. Konpost hoberena silo itxi eta kontrolatu batean lortzen da, tenperatura, hezetasuna eta aire fluxua kontrolatuz.

Konpost siloak

Konpost silo bateko hezetasuna %40 eta %60 bitartekoa izan behar da bertako bakterioak bizi eta beraien lana bete ahal izateko. Deskonposizioan lan egiten duten bakterioak, bizitzeko behar duten tenperaturaren eta sortzen duten beroaren arabera sailkatzen dira. Bakterio mesofilikoak 20 eta 40 °C-ko arteko tenperaturak behar dituzte. Materia deskonposatzean beroa sortzen dute, ondorioz siloaren barruko aldea da gehien berotzen dena. Beroa era naturalean mantentzeko konpostatzeko siloak gutxienez 1m zabalean 1m altueran eta ahal duten luzera handiena izan behar dute.

Hala ere, konpostatzeko tenperatura hoberena 60 °C-koa da, tenperatura honetan patogeno eta hazi gehienak hiltzen baitira eta gainera tenperatura honetan bakterioa termofilikoentzako ingurune ezin hobea sortzen da, zeintzuk deskonposizioaren eragile nagusiak diren. Siloaren zentruko tenperatura oso beroa egon beharko da (eskua erretzeko bezainbeste) eta ez badago hurrengo gauzaren bat gertatzen ari dela pentsa daiteke:

  • Hezetasun gehiegi dago eta ez dago bakterioentzako oxigeno nahikorik.
  • Oso lehor dago, eta bakterioek ez daukate bizitzeko eta ugaltzeko ur nahikorik.
  • Ez dago proteina nahikorik (nitrogeno iturria).

Arazo hauek konpontzeko gehienetan nahikoa da material gehiago gehitzearekin, edo konpostari buelta ematea aireztatzeko. Konpostatzeko erritmoaren arabera, materiari behin baino gehiagotan buelta eman ahal zaio, eta momentu honetan ura baita gehitu daiteke hezetasuna kontrolatzeko. Materiari buelta eman behar zaiolako seinalea tenperaturaren beherapena da, bakterioek elikagai guztiak agortu dituztela esan nahi duelako. Materiari bauelta emanez gero konposta berotzen ez bada, konpostaitza prosezua bete dela esan nahiko du. Ordurako material guztia homogeneoa eta kolore ilunekoa izan beharko da, hasierako materialekin inongo antzik gabe. Hala ere badaude konpostaren produkzioa urtebetez luzatzen dutenak, demostratuta ez badago ere esaten delako honela lortutako konpostaren onurek gehiago irauten dutela.

Zizareekin egindako konpostaitza

Lumbricus rubellus.

Lur zizareak siloan sartuz kalitate handiko konposta lor daiteke, vermikonposta alegia. Zizare gorria edo Lumbricidae familiako beste zizareak materia organikoa jaten dute, eta digeritutako materiala elikagai eta mikrobio onuragarrien iturria da. Lombrikultura jarduerak zizareen hazkuntzaz eta ugalketaz arduratzen da. Zizare hauek komertzializatzeko merkatu global bat badago, vermikonposta praktikatzen dutenentzat "materiala" sortzeko.


Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konpost